Berriak
24-12-10
Jainko gatibuak. Mitologia Pradoko Museoan
XV. mendearen erdialdean idatzitako pinturari buruzko bere tratatu garrantzitsuan, L. B. Albertik (1404-1472) zioen istorioa zela artelan baten gako nagusia. Modu horretan, humanista eta artista italiar handiak (bera zen Errenazimentuko arteari buruzko eragin handiena zuen teorikoa), tradizio artistiko klasikoaren oinarri narratiboa berresteaz gain, tradizio horrek istorio eredugarrien kontakizunarekiko zeukan ardura nabarmentzen zuen, batez ere, mitologia grekolatindarretan inspiratutakoei zegokienez. Irizpide horren eragin oparoa egiaztatzeko, kontuan izan behar da mendebaldeko artearen hiru laurdenen gaiak mitologian oinarritzen direla. Beraz, artea maite dutenentzat, guztiz garrantzitsua da gai mitologiko horiek identifikatu eta deszifratzea, nahiz eta gai horiek mendebaldeko kulturaren esparru guztietara heldu, antzinako kulturara zein kultura modernora. Hori horrela, edozein museo historiko handi, adibidez Pradoko Museoa, gai mitologikoen gaineko kasuistika zabal eta anitzez beteta dago, denak ere ikuspuntu ugaritatik aztertu beharrekoak. Ikastaro honen asmoa, beraz, mitologia jorratzea da, eta, horrekin batera, mitologiak dituen inplikazio filologiko, estetiko, moral, antropologiko, psikologiko eta politiko ugariak lantzea, Estatuko zein nazioarteko aditurik onenen hitzaldien bitartez.
11/01/12 Jainkoak egarri dira
Francisco Calvo Serraller
11/01/19 Mitoak eta desirak: zortea, plazera, boterea eta hilezkortasuna
Rosa López Torrijos
11/01/26 Carlos García Gual
Parisen epaiketa
11/02/02 Miguel Ángel Elvira
Prometeo eta suaren bilaketa
11/02/09 Miguel Falomir
Furiak. Alegoria politikotik erronka artistikora
11/02/16 Javier Barón
Antzinako jainkoen ikuspegi modernoak, Goyatik Picassora
11/02/23 Javier Portús
Diego Velázquez: mitologia, narrazio paradoxiko gisa
11/03/02 Gabriele Finaldi
Poussin, Espainiako Erregearentzat: Meleagroren ehiza