Berriak
11-12-11

“Itsasoa artean, itsasoaren artea” erakusketa
Abenduaren 3tik, Itsasoa artean, itsasoaren artea erakusketa (11/12/03–12/01/15) Biarritzeko Udal Kasinoan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan jatorria izanik, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanekin atonduta.
Bertan, itsasoa protagonista duten 90 margo, marrazki, grabatu eta argazki biltzen dira, XIX. mendearen amaieratik XX. mendera bitarteko zenbait egilek egindakoak –Carlos de Haes, Anselmo Guinea, Francisco Iturrino, Joaquim Sunyer, Guezala, Aurelio Arteta, Valentín de Zubiaurre, Julián de Tellaeche, Antonio de Guezala, José María de Ucelay, Alberto Schommer, Menchu Gal, Mari Puri Herrero, Agustín Ibarrola, Marta Cárdenas, Guillermo Pérez Villalta edo Manolo Valdés dira egile horietako batzuk–.
Aukeratutako lanek kultura herrikoian sustraitutako arlo etnografikoak erakusten dituzte, eta Bilbok portuaren eta itsasoaren esparruan izan duen garrantzia ere agerian uzten dute.