Berriak
20-10-15

“Istorio bat kontatu” programa, adinekoentzat
60 urte baino gehiago dituzu? Beste era bateko bisitaldia egin nahi zenuke gure museoan? Har ezazu parte zuretzat bereziki prestatutako programazio berrian!
ISTORIOAK EHUNTZEN
Artelanetan aurki daitezkeen istorioetan bezala, pertsona bakoitzak esperientziek, ideiek, oroitzapenek, emozioek, balioek eta abarrek osatutako ondarea dauka. Kultur esperientzia handiari eta Museoko artelanei esker, norberaren “iragana, oraina eta lekua” elkarlotu ahal izango ditugu, kolorezko artileak, askotariko materialak eta bastidore bat erabilita.
• Saioak: (bost saio, gaztelaniaz) 2016ko urtarrilaren 21a, otsailaren 4a eta 18a, eta martxoaren 3a eta 17a
• Eguna eta ordua:OSTEGUNA, 17:00etan
• Iraupena: 2 ordu
• Plaza-kopurua: 12
• Tarifa: 2 € saio bakoitzeko
HARA-HONA DABILTZAN HITZAK
Museoa bisitatuko dugu, zure interesekoak diren gaiei arreta jarrita. Artelanen aukeraketa baten bitartez, oroitzapen eta bizipen pertsonalak piztuko ditugu, oso argazki-eguneroko berezia sortzeko. Tailerra topagune bihurtuko da, eta, bertan, zure argazki-begirada islatu ahal izango duzu, hiru alderditan: gure memorian, gure identitatean eta adiskidetasun edo familia loturetan. Bazatoz gurekin?
• Saioak: (bost saio, gaztelaniaz) 2016ko urtarrilaren 15a eta 29a, otsailaren 12a eta 26a, eta martxoaren 11
• Eguna eta ordua:OSTIRALA, 17:00etan
• Iraupena: 2 ordu
• Plaza-kopurua: 12
• Tarifa: 2 € saio bakoitzeko
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila
Tel. 94 439 61 41 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) eta deac@museobilbao.com