Berriak
14-06-24

Iñigo Urkullu lehendakaria Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioaren Patronatuko batzarrean izan da
Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioak bere Patronatuaren osoko bilkura egin du gaur, eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan da. Hasieran, Fundazioaren Patronatuko txandako buru Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkio Urkulluri, Patronatuko kideen izenean, agintaldian zehar jasotako babesagatik. Bereziki, Bilboko museoaren egungo etapari egin dion ekarpena azpimarratu du Aburtok, Foster eta Uriarteren zabalkuntzaren garapenak aro berri baten hasiera ekarriko baitu euskal kulturaren panoraman.
Handitze-proiektuaren nondik norakoen berri izateaz gain, 2023ko jardueren memoria eta erakundearen egungo bilakaera positiboari buruzko txostenaren berri ere izan dute lehendakariak eta Patronatuak, besteak beste, aurten bisita-kopurua % 15 hazi dela jakinarazi da. Iberdrola Dorrean egindako bileraren ondoren, Patronatua, gonbidatuak eta Iñigo Urkullu museoko lanen ingurura joan dira, aintzatespen eta begiruneko azken irudia argazkitan jasotzeko.
Argazkian:
Beheko lerroan (eskerretatik hasita eskuinerantz): Javier Andrés, Editorial Iparraguirreren zuzendari nagusia; Borja Baselga, Banco Santander Fundazioaren zuzendari kudeatzailea; Miguel Zugaza, museoaren zuzendaria; Bingen Zupiria, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea eta museoko Patronatuaren presidentea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Elixabe Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia; Xabier Sagredo, BBK Banku Fundazioaren ordezkaria; Laura Poderoso, FBBVA zuzendariordea; Rafael Orbegozo, Iberdrolaren Presidentziako aholkulari; Andoni Aldekoa, Euskal Irrati Telebistaren zuzendari nagusia.
Bigarren lerroan (eskerretatik hasita eskuinerantz): Javier Balza, Patronatuaen aholkulari juridikoa; José María de Vega, Zerbitzu Orokorreko zuzendariordea; Idoia Obieta, Patronatuaren idazkaria; Patricia Arias, Banco Santander; Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea; Guillermo Barandiarán, Gondra Barandiaránen presidentea; Gonzalo Olabarria, Kultura zinegotzia; Andoni Iturbe, Kultura sailburuordea; Leire Jaureguibeitia, gerentea; Gilermo Zuaznabar, kontserbatzaile burua.