Berriak
28-07-17

Informazio praktikoa eta informaziorako eta ezagutzarako baliabideak
Alicia Koplowitz- Grupo Omega Capital bilduma erakusketa
Bisita-ordutegiak
Erakusketa bisitatzeko ordutegia: egunero, 10:00etatik 20:00etara.
Erakusketa dela-eta, modu ezohikoan, museoa asteartero irekiko da (normalean, egun horretan itxita egoten da), 10:00etatik 20:00etara, tarifa murriztuarekin (museoko gainerako espazioak itxita egongo dira).
Tarifak
Museora sartzeko tarifa 9 €-koa da (ezarritako hobariak izan ezik), eta, horren bitartez, museoaren bilduma eta bertako erakusketak bisitatu daitezke.
Egunero, 18:00etatik 20:00etara, bisitariek doako sarrera izango dute bilduma iraunkorrerako, eta sarrera murriztua (7 €), berriz, aldi baterako erakusketarako.
Sare sozialak
Erakusketa honi dagokionez, museoak Facebook eta Twitter sare sozialetan dituen profiletan (@museobilbao eta @museo_bilbao) zabaldutako edukiak #ColecciónAliciaKoplowitz etiketapean bilduko dira.
Audioguida
Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez (3 €).
Eskuko gidaliburua
Doako gidaliburu berrerabilgarria (erabiltzaileak ez badu berarentzat gorde nahi), non erakusketako obra guztiak agertzen baitira, euren interesguneei buruzko azalpen labur batekin. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri.
Bisita gidatu indibidualak
Igandeetan, 12:00etan. Dohainik, El Corte Inglésen babesari esker.
Museoko txartel-leihatilan eman behar da izena, sarrera eskuratzerakoan. Ezin da erreserbarik egin.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara (hileko azken igandea).
Larunbatetan, 18:00etan. 4 € (prezio horren barruan ez dago jasota museorako sarreraren prezioa).
Erreserbak, 94 439 61 37 telefonoan edo museoko txartel-leihatilan.
Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa (hileko lehen larunbata).
Bisitak taldean (hitzartuta)
Taldeek bisitak hitzartu ahal izango dituzte, erreserba aldez aurretik eginez, Bisitariaren Arretarako Sailera deituta (tel.: 94 439 61 37).
Material didaktikoa
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak erakusketarako kontsulta-materiala prestatu du, irakasleei eta taldeen arduradunei zuzenduta, bai eta bisita prestatzeko material gisa erabili nahi duen orori ere.
Programa didaktikoa
Ikasturte hasieran, irailetik aurrera, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak bisita azalduen programa bat jarriko du martxan, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, DBHko 2. zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat, trebakuntza-programetan ari diren helduentzat eta beharrizan bereziak dituzten kolektiboentzat.
Katalogoa
Erakusketa dela-eta argitaratutako katalogoan, “La senda del arte” (“Artearen bidezidorra”) saiakera irakur daiteke, zeinetan Francisco Calvo Serraller arte kritikari eta historialariak bildumako mugarriak xehatzen baititu, bakoitzari dagokion garai historikoaren eta eskola artistikoaren testuingurua eskainiz. Bildumaren kontserbatzaile eta erakusketako komisarioa den Almudena Rosek ere testu bat idatzi du, bildumaren jatorriari eta garapenari buruzko gakoen berri emanez. Gainera, erakusketako artelan guztien erreprodukzioak daude jasota, horiei dagozkien fitxa teknikoak jasotzen dituen eranskinarekin. Katalogoa museoko dendan (39 €) zein erakusketaren amaierako salmenta-gunean eskuratu daiteke.