Berriak
05-10-18
Informazio praktikoa eta ezagutzarako baliabideak
"ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa" erakusketa
ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketa dela-eta, museoak oroitzapenezko argitalpen bat editatu du. Kirmen Uribek erakusketaren ibilbiderako idatzitako testuak eta artelanen erreprodukzioak biltzen ditu argitalpenak. Fernando Gutiérrezen diseinu originala duen liburu zaindua da lan horren emaitza. Liburua lau hizkuntzatan dago (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa).
BBKren laguntzari esker, museoak sustapen berezi bat jarriko du abian, bisitari guztiei zuzenduta: museorako bisita eta liburua opari barne hartzen dituen sarrera konbinatua.
|
|
---|---|
Sarrera orokorra |
10 € |
|
|
Sarrera murriztua |
8 € (65 urtetik gorakoak, 15 pertsonatik gorako taldeak, eta beste tarifa hobaridun batzuk) |
|
|
Familia ugaria |
5 € (Ale bana, txartel bakoitzeko. Familia ugarientzat bakarrik) |
|
Sarrera doakoa den ordutegian (18:00-20:00) bi aukera emango dira: dohainik sartzea liburua opari hartu gabe, edo ale bat hartu, dagokion tarifa ordainduta.
Sustapenak dirauen bitartean, doako tarifa duten pertsonek (Museoaren lagunak edo 25 urtetik beherakoak, besteak beste) sustapena erabili ahalko dute, tarifa murriztua ordainduta, edo sustapenari uko egin, sarrera dohainik mantenduta.
Sustapena urriaren 6tik azaroaren 5era arte (biak) egongo da indarrean. Egun horretatik aurrera, 20 €-ko prezioan eskuratu ahal izango da.
AUDIO-GIDA
Doako audio-gida, Kirmen Uribek 31 aretoetako ibilbide alfabetikorako idatzitako testu guztiekin. Arestian aipatutako lau hizkuntzetan esana (euskaraz, Kirmen Uribek).
ESKULIBURUA
Doako eskuliburu honetan, Kirmen Uribek ibilbideko testuetako bakoitzari buruz idatzitako sinopsia eta areto bakoitzean bildutako artelanei buruzko Javier Novoren, museoko Bildumen Saileko buruaren, azalpen laburrak daude jasota.
MATERIAL DIDAKTIKOA
Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak erakusketarako kontsulta-materiala prestatu du, irakasleei eta taldeen arduradunei zuzenduta, bai eta bisita prestatzeko material gisa erabili nahi duen orori ere.