Berriak
13-02-18
Informazio praktikoa eta ezagutzarako baliabideak
"Goya eta gorte ilustratua" erakusketa
Bisiten ordutegia
Asteazkenetik astelehenera (astearteetan itxita egon ohi da), 10:00etatik 20:00etara.
Ezohiko irekierak Aste Santuan: martxoaren 27a eta apirilaren 3a (astearteak).
Tarifak
9 € (zehaztutako hobariak izan ezik) sarrera orokorrerako: bilduma iraunkorra eta museoko erakusketak bisitatzea ere ahalbidetzen du. Egunero 18:00etatik 20:00etara bisitariek doako sarrera eskuratu ahal izango dute bilduma iraunkorrerako, eta murriztua (7 €) aldi baterako erakusketa honetarako. Sarrerak on-line erosi ahal izango dira gure webgunean, edo, bestela, museoko txartel-leihatilan.
Sare sozialak
Erakusketari buruz Facebook eta Twitter sare sozialetan (@museobilbao eta @museo_bilbao) zabalduko diren edukiak #Goyaenlacorte eta #Goyaetagortea traolen bidez taldekatuko dira.
Audioguida
Publiko orokorrari zuzendutako audiogidak iruzkindutako 19 artelanen aukeraketa bat dakar; haiek bilduma osoa zeharkatzen duen 50 minutuko ibilbide bat osatzen dute. Txartel-leihatilan eskura daiteke, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez (3 €).
Eskuko gida
Erakusketako artelan guztiak biltzen dituen doako gida, euren interesgune nagusiei buruzko iruzkin banaz lagunduta. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri.
Banakako bisita gidatuak
Igandeetan, 12:00etan. Doako bisita (El Corte Inglések babestua; museorako sarrera ez dago prezioan sartuta).
Sarrera erosterakoan, museoko txartel-leihatilan eman behar da izena. Ez da erreserbarik onartuko.
Hizkuntzak: gaztelania, eta euskara hilabete bakoitzeko azken igandean.
Larunbatetan, 18:30ean. 4 € (museorako sarrera ez dago prezioan sartuta).
Erreserbak 94 439 61 37 telefonoaren bidez edo museoko txartel-leihatilan.
Hizkuntza: gaztelania.
Taldeko bisitak (hitzartuak)
Taldeek euren bisita hitzartu ahal izango dute aldez aurretik, Bisitarien Arretarako Sailaren bidez erreserba eginez: tel. 94 439 61 37.
Espazio didaktikoa
Erakusketa-aretoaren beraren barruan, Goyaren unibertsoan bere tapizen bidez murgiltzeko propio diseinatutako espazio bat prestatu da. Goyaren lanaren alderdi esanguratsuak eta erakusketaren testuingurua esploratzeko tresna interaktibo bat ere badago espazio horretan.
Material didaktikoa
EduCaixa plataforman Goyari buruzko lau proposamen interaktibo eskaintzen dira. Irakasleek edota erakusketarako bisita aldez aurretik prestatu nahi duten ikusleek kontsulta ditzakete:
Hezkuntza programa. Ikastetxeetako publikoa
Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez azaldutako bisitak, DBHko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasleei, prestakuntza programetako helduei edota behar bereziak dauzkaten kolektiboei zuzenduak.
Salneurria: 1 € ikasleko.
Iinformazioa eta erreserbak: Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila, tel. 94 439 61 41 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) eta deac@museobilbao.com
Hezkuntza programa. Familientzako tailerra
Familiei zuzendutako tailerra; bertan, El Pardo eta El Escorial jauregietako dekorazioak inspiratutako ingurune batean eguneroko eszena bat birsortu dezakete.
Tarifa: 4 € pertsonako, 2 € Museoaren Lagunek.
60 urtetik gorakoentzako kafe-tertulia
Erakusketa bisitatu eta parte-hartzaileen interesetara egokitutako jarduera original batean parte hartzeko aukera eskaintzen da. Horren ostean, jasotako inpresioak tertulian partekatu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, kafe bat hartzen duten bitartean.
Tarifa: 4 € pertsonako, 2 € Museoaren Lagunek.
17:00etatik 19:00etara, martxoaren 1ean eta 15ean, apirilaren 12an eta 26an, eta maiatzaren 10ean.
Iinformazioa eta erreserbak: Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila, tel. 94 439 61 41 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) eta deac@museobilbao.com
Argitalpenak
Erakusketaren harira argitaratutako Goya eta gorte ilustratua katalogoak Manuela B. Menaren, Gudrun Maurerren eta Virginia Albarránen ardurapeko saiakerak barne biltzen ditu. Bilboko erakusketarako propio editatutako Goya. Euskal herritarren eta nafarren erretratuak separatarekin batera saltzen da (39 €). Bestalde, Minor bildumako liburu bat editatu du museoak (20 €); bertan, Bizkaiko hainbat pertsonaiak gortearekin izandako harremana aztertzen du Aingeru Zabala historialariak, garaiko usadioak eta bizitza-estiloa islatzen duen ikuspegi panoramiko zabala eskainiz.
Argitalpen hauek museoko dendan eskura daitezke, erakusketaren amaieran kokatutako salmenta gunean, eta museoko webgunean bertan:
Hitzaldi zikloa
Francisco de Goya. Bizitza eta artea, XVIII. mende amaierako Espainian
Espezialista entzutetsuek apirilaren erdialdetik maiatzaren erdialdera egingo dituzten sei hitzaldi, Goyaren bizitzan eta obran sakontzeko eta Ilustrazio garaiko artea eta gizartea aztertzeko.
Denda
Erakusketa honek salmenta-gune osagarri bat dauka erakusketa-aretoan bertan, erakustaldirako propio diseinatutako hainbat produkturekin.