Berriak
02-12-13
Iberdrola Museoa Programa 2013
Zaharberritutako lanen eta prestakuntza beka berrien aurkezpena
XV. mendeko ohol gaineko bi margolan, Artetaren margolan bat eta Balerdiren beste bat, eta Joan Gonzálezen sei marrazki zaharberritu dira
Urte hasieran, Iberdrolak zabaldu egin du Bilboko Arte Ederren Museoarekin hartutako konpromisoa, eta babesa eman dio, berriro ere, bildumako artelanak kontserbatzeko eta zaharberritzeko urteko programari; horrez gainera, premia bereziak dituztenentzako hezkuntza-programak diruz laguntzen jarraitzen du.
2013. urtean, artelanen kontserbazioaren eta zaharberritzearen eremuan, Nicolás Solanaren ohol gaineko bi margolanen tratamenduari ekin zaio: Igokundea eta Noli me tangere. Aragoiko eskolakoak dira bi lanak, XV. mendearen lehen herenekoak. Horiez gainera beste hauek ere zaharberritu dira: Joan Gonzálezen (Bartzelona, 1868-1908) paper gaineko sei lan, Aurelio Artetaren (Bilbao, 1879-Mexiko DF, 1940) Ataria formatu handiko margolana, 1905. urte ingurukoa, eta Balerdiren (Donostia, 134-Alacant, 1992) Kardinala I,1967ko margolana.
Artelanak kontserbatzeko eta zaharbarritzeko iberdrola fundazioaren prestakuntza beka berria
Iberdrola Fundazioak hezkuntzaren alorrean eta ondarea gordetzeko alorrean museoko jarduerei eman ohi dien babesari, oraingo honetan, prestakuntzaren eremua gehitu behar zaio, Iberdrola Fundazioa-Bilboko Arte Ederren Museoa Bekaren lehenengo deialdiaren berri eman baitu. Era horretara, Iberdrola Fundazioak zabaldu egingo du museoarekin duen konpromisoa, izan ere, ospe handieneko sailean etorkizunean espezialista gisa jardungo dutenen prestakuntza bultzatuko du.
Iberdola Museoa Programa
Museoaren beka-programa
Fundación Iberdrola