Berriak
09-06-20

Iberdrola – Bilboko Arte Ederren Museoa Bekak – VII Deialdia
AZKEN EGUNAK
Etorkizunean artelanak kontserbatzen eta zaharberritzen aritu nahi dutenek aukera izango dute, Iberdrola-Museoa Bekari esker, beren prestakuntza zabaltzeko eta jardun honetan eskarmentua eskuratzeko, museoko zaharberritze-tailerrean bertan; izan ere, kontserbazio- eta zaharberritze-lanak ezinbestekoak dira bildumak behar den moduan gordetzeko. Kasu honetan, bi beka eskaintzen zaizkie dagozkion ikasketa akademikoak amaitu dituzten gazteei; bekek hamar hilabete iraungo dute, aurtengo irailaren 1etik hasita, eta luzatu egin daitezke hala gertatu da bi aldiz, beste hamar hilabetez jarduteko.
Iberdrola, artearekin eta kulturarekin engaiatuta
Iberdrola, 2001. urteaz geroztik, Museoaren Patronatuko kidea da. Iberdrola-Museoa programak, zehazki, Kontserbazio eta Zaharberritze Saila babesten du; era berean, Iberdrolaren lankidetzarekin garatzen dira zenbait ekitaldi didaktiko, ikusmen-desgaitasunaren edo desgaitasun kognitiboaren ondorioz premia bereziak dituen jendearentzat berariaz sortuak, haiei Museoaren bilduma ezagutarazteko, bai eta gizarteratzeko programak ere. 2013tik, Iberdrola España Fundazioak hauspotuta, 170 piezatik gora zaharberritu dira pinakoteka honetako zaharberritze-tailerrean, besteak beste, olioak, akuarelak, marrazkiak eta grabatuak.
Iberdrolak, Espainian duen Fundazioaren bidez, bere jardunaren zati garrantzitsu bat eskaintzen dio herrialdeko arte eta kultur aberastasuna zaindu, kontserbatu eta balioan jartzeari. 2011tik aurrera, handiagotu egin da halako egitasmoetan inbertitutako diru-kopurua, izan ere, 13 milioi eurotik gorakoa da.