Berriak
25-01-21
Hitzaldiak Ibon Aranberrirekin: “Zulo beltzen geometria”
Brere obra eskuratu dela-eta
Zulo beltzen geometria (Geometry of the black holes) (2019) Ibon Aranberrik (Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969) 2003an egin zuen esku-hartze batetik sortutako instalazioa da. Lurraldea luze aztertu eta gero, denbora mugagabe baterako itxi zuen aurrehistoriako kobazulo baterako sarbidea. Ia bi hamarkadaren ondoren, Aranberrik egitura hura desmuntatu du, eta amaitutzat eman du haren bizi zikloa. Denboraren joanak murriztuta eta kanpoaldean izan zuen bizitzaren ondorioak agerian, kobazuloa isolatzen zuten altzairuzko moduluek orain obra autonomo bat osatzen dute; museoaren bilduman sartu da duela gutxi, eta Chillida Hallean dago ikusgai, hasieran izan zuen funtziotik askatua, baina, aldi berean, bere bilakaera kultural, sozial eta sinbolikoaren oinordeko dela.
Obra eskuratu dela-eta, autoreak Zulo beltzen geometria lanaren sortze-prozesuari buruz hitz egingo du hitzaldi batean.
HITZALDIAK
- Otsailaren 8an (euskaraz)
Otsailaren 15an (gaztelaniaz)AGORTUTAK - 18:00etan, Auditoriuma
- Sarrera dohainik. Edukiera murriztua.