Berriak
06-06-19
Hitzaldia “Joos van Cleve. Tríptico de la Anunciación”
Aurten ospatzen da Domingo de la Calzada santua jaio zenetiko milagarren urteurrena. Museoak eta Banco Santander fundazioak bat egingo dute efemeride horrekin, eta Anbereseko Eskolaren Errenazimentuko altxorretako bat erakutsiko dute: Deikundearen triptikoa. Normalean, Errioxako hiri horretako katedralean egoten da lan hori. Ohol honek Joos van Cleveren margoek erdietsitako kalitatea ikusteko aukera ematen du; izan ere, Errenazimentuko pintura italiarra XVI. mendeko lehen hereneko urteetako flandriar artelan gutxitan bezala interpretatu zuen.
Aurkezpenaren egunean bertan, Isidro
G. Bango katedradunak obraren gakoak azalduko ditu, testuinguru historikoa eta artistikoa aintzat hartuta.
Ekainak 12, asteazkena
"Una obra maestra de la pintura flamenca. El Tríptico de la Anunciación de la Catedral de Santo Domingo de la Calzada"
Isidro G. Bango
Artearen Historiako katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
19:00etan, Auditoriumean
Doako sarrera, leku-kopurua bete arte. Gonbidapenak, museoko txartel-leihatilan egun berean