Berriak
03-12-12
Hitzaldi Zikloa: Maizuak itzaletan. Pradoko Museoaren beste aurpegia
Matrilkula epea zabalita kurtso berrirako
Gaur egun maisu bikaintzat hartzen diren artista historiko gehienak, esate baterako, besteak beste, Piero della Francesca, Botticelli, Caravaggio, Georges de La Tour, El Greco, Velázquez, Hals, Vermeer edo C.D. Friedrich, gutxietsi egiten ziren edo guztiz ezezagunak ziren gure garaia baino lehen. Horrek argi uzten du gustu historikoa erabat aldakorra dela, eta, ondorioz, panteoi artistikoa aldian-aldian berregin behar dela. Berez kritikoa den halabeharraren gaia hausnarketa kritikorako arlo zirraragarria da, baina ez da soilik eztabaida teoriko gisa planteatu behar; aitzitik, modu hezigarrian ere ilustratu daiteke, gaur egunean ilunpean jarraitzen duten artisten kasu zehatzak berrikusiz. Izan ere, ezkutuan segitzen dute, atzealde ikusezineko dekoratu izugarri baten moduan betetzen dituzten arren gure museo nagusietako biltegiak eta erakusketa aretoak. Iraganeko artisten kusgarritasun sozial handiagoa edo txikiagoa azaltzeko arrazoiak ugari dira: batzuetan, garaikideren baten argi itsugarriagatik geratzen dira itzalean; beste batzuetan, soil-soilik, konparatibo- ki ez dietelako erantzuten aldatuz doan gaurkotasunaren modei; eta, ez kasu gutxitan, inork ez duelako euren gaineko arreta publikorik eskatzen. Edozelan ere, jasaten duten marjinazioak ez du esan nahi euren izenak edo obrak mespretxatuak direnik, baizik eta, hain zuzen ere, ez diegula behar besteko arreta jartzen. Ikasturte honetan, Pradoko Museoko bildumetan konparatiboki itzalean dauden maisu hauen multzo esanguratsua aukeratu da, mendebaldeko arteko eskola handi guztien ordezkari gailenei eragiten dien inertzia negatibo hori apurtu nahian. Duten benetako balioa emateko asmoz, nazioarteko espezialistarik onenen jakituria zientifikoa bilatu da, arte historialariak izan zein ez; izan ere, gai honetan ere, oso ikuspuntu desberdinak daude artelan jakin baten interesa egiaztatzeko.