Berriak
01-12-11
Hitzaldi zikloa: La era romántica en el Museo del Prado
Matrilkula epea zabalita kurtso berrirako
Pradoko Museoa 1819. urtean ireki zen jendearentzat, eta esan daiteke ez dela, berez, produktu erromantiko bat bakarrik; izan ere, eskola espainiarraren ospea, erakunde horrek babestua, eta berau sortu baino lehen gure mugetatik at ia ezagutzen eta balioesten ez zena, Europako erromantikoek hedatutako aurkikuntza izan zen. Ildo horretan, esanguratsua da XIX. mendean Pradoko Museoaren norabidea gidatu zuten zuzendari biak, hots, José de Madrazo y Agudo eta haren seme Federico de Madrazo y Kuntz pintoreak, hurrenez hurren, Jacques-Louis Daviden eta Ingresen ikasle izan zirela.
Era berean, ezin dugu ahaztu Francisco de Goyak, inolako ezbairik gabe gure garaian eragin handiena izan duen pintore espainiarrak, Pradoko Museoa inauguratu eta bederatzi urtera hildakoak, museoa sortu zen unetik izan zituela ikusgai lanak bertan.