Berriak
26-11-15

Hitzaldi Zikloa: La Biblia del Prado. La historia sagrada en el arte
Matrilkula epea zabalita kurtso berrirako
Kristautasuna eta kultura klasiko paganoa izan dira Mendebaldearen eta, beraz, bertako artearen oinarri zibilizatzailea. Hain zuzen ere, arte hori ulergaitza izango litzateke, gaur egun globalizatuta dagoen gure identitatearen bi emari hauen interpretazio egokirik gabe.
Artearentzat funtsezkoak izan diren bi iturri horien gaur egungo ahanzturari aurre egiteko, Prado Museoaren Lagunen Fundazioak mitologia klasikoari buruzko ikastaroa egin zuen, eta, orain, beste ikastaro osagarri bat aurkezten du, ikonografia kristauaren funtsezko gakoen azterketan oinarrituta. Horien azterketa espezifikoaz gain, kasu honetan, Itun Zaharrean oinarrituta, oinordetza klasikoarekiko izan zuen akoplamendua eta gizarte garaikide sekularizatuaren arte bihurtuta izan zuen iraupena ere aztertuko dira. Zentzu horretan, hain arlo zabal eta zirraragarria jorratzeko asmoz, aurrerago Itun Berriaren buruzko beste ikastaro bat programatuko da.
Bibliaren ondareak gure historia eta gure pentsamendua eratzen dituenez, artean izan zuen eragina arlo eta genero guztietara heltzen da, besteak beste, literaturara, musikara eta arte eder izenaz ezagutzen direnetara. Hizpide dugun ikastaroak azken horietan jarriko badu ere arreta, aurrekoekin daukan harreman estua ere aztertuko du, eta, era berean, arlo sakratuaren eta arlo artistikoaren arteko elkar ulertze estuari buruzko gogoeta ere egingo
Francisco Calvo Serraller
Zuzendaria
Erantsitako artxiboak