Berriak
06-11-14
Hiperrealismoa. Familientzako hezkuntza programa
“On the Road” tailer didaktikoaren deialdia luzatu dugu
Gaur egun museoaren BBK aretoan bisitatu daitekeen pintura hiperrealistari buruzko erakusketaren inguruan familientzat antolatutako tailer didaktikoen lehenengo deialdiak izandako arrakasta aintzat hartuta, Hezkuntza Sailak 8 tailer berri jarri ditu abian; guztira 140 plaza eskainiko dira, eta azaroaren 15/16ko eta abenduaren 6/7ko asteburuetan izango dira.
Tailer honetan, lehenik eta behin, hezitzaile batek ibilbide bat gidatzen du, erakusketan aukeratutako zenbait lanetatik. Gero, parte-hartzaileek –4 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoak, heldu batek lagunduta– argazkiekin, txantiloiekin eta kalkoekin esperimentatzen dute, pintura-mugimendu honen alderdi harrigarrienetakoa den teknika hiperrealista lantzeko.