Berriak
10-09-14
Heziketa Programa. 2014-2015 ikasturtea
Ikastetxeak
Museoaren Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak ikasturte honetarako Heziketa Programa jarri du abian. Jarduera ugari izango dira, eta, beraz, edukiak beharrizanen eta irakaskuntza-helburuen arabera aukeratu ahal izango dira. Artera, museora eta bertako erakusketetara lehenengo hurbilketa egitea ahalbidetzen duten hastapeneko ibilbideetatik hasi, eta inguratzen gaituen munduarekiko kontzientziazioa bultzatzeko jarduerak barne. Programa Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei nahiz helduek osatutako taldeei dago zuzenduta, Ukitzeko Artea programa aitzindaria ahaztu gabe; hain zuzen ere, azken programa hori bereziki zuzenduta dago ikasgelan ikus-minusbaliotasuna duten ikasleen irakasleei.