Berriak
04-02-20
Harria eta zerua obrarako ahotsak
Radio Bilbao-Cadena Ser irratiak eta museoak "Harria eta zerua obrarako ahotsak" izeneko ekimena antolatu dute. Ekimen horren bitartez ikusleen parte hartzea sustatu nahi da, eta, horretarako, ikusleek ahots-mezu laburrak emango dituzte, bideo-instalazioan ikusitakoari buruzko iritziekin. Audioak ostiraletan entzungo
dira, Azul Tejerinaren Hoy por hoy Bilbao saioan. Parte-hartzaileen artean zozketa bat egingo da: Lesakako Aita Donostiaren memorialera bisita, Víctor Ericerekin eta museoko zuzendari Miguel Zugazarekin batera.
Informazio gehiago Radio Bilbao-Cadena Ser webguneetan.
Laguntzailea: