Berriak
11-02-19
Handitze-lanetarako proiektuen lehiaketaren deialdia
Bbk-ren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuaren presidenteak eta Xavier Sagredo BBKren presidenteak, aurrean Gorka Martínez BBKren zuzendari nagusia eta Miguel Zugaza museoaren zuzendaria zituztela, Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko eta berritzeko proposamena aukeratzeko Arkitektura Lehiaketaren deialdia ezartzen duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
Bilboko Arte Ederren Museoak ziurtasunez ekin nahi dio bere instalazioak handitzeko eta berritzeko programa berri eta anbizio handiko bati, zeinak 2019-2022 Plan estrategiko onartu berrian aurreikusitako potentzial osoa garatzea ahalbidetuko duen; horrela, sortu zenez geroztik hiriaren zein lurraldearen panorama artistiko eta kulturalean jokatzen duen rol protagonista bultzatuko du, gero eta hartzaile gehiagoren aurrean.
Handitzearen asmoa da museoari espazio gehigarri nahikoa ematea bere bilduma aberatsen aurkezpena zabaltzeko, eta bere erakusketa, hezkuntza eta zabalkunde programak anbiziorik handienarekin garatzeko. Aldi berean, kontserbazio eta ikerketa zerbitzuak zabaltzeko alternatiba bat planteatzen du, gaur egun horiek mugatuta baitaude, dauden azpiegiturak ez direlako aski.
Handitze proiektuak irtenbidea eman behar dio museoaren orientabide urbanoari ere; hala, antzinako eraikinaren fatxada, gaur egun Euskadi plazara ematen duena, berriro ere erabilgarri bihurtzeko ahalegina egingo da, eta arkitektura berriak aparteko balioa eman beharko dio instituzioaren identitateari.
Asmo horrekin, museoak epaimahai bidez proiektua hautatzeko lehiaketa baterako deialdia zabaldu du, museoaren handitzea diseinatuko duen taldea aukeratzeko. Lehiaketako proiektu irabazlearen zein finalisten erakusketa antolatzeko lanetan laguntza berezia emango du BBK-k.
Museoa handitzeko proiektuen lehiaketaren deialdia
LEHIAKETAREN XEDEA ETA JARDUERA ESPARRUA
LEHIAKETAREN XEDEA
Lehiaketa honen xedea da Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko eta berritzeko proiektua aukeratzea.
1.2. JARDUERA ESPARRUA
Planteatzen den esku-hartzeak honako hauei eragiten die:
- Gaur egun eraikita dagoen azaleraren 2.250 m2 inguru berritzea.
- Gaur egungo instalazioak handitzea, gutxienez 5.140 m2 eraiki berri gehituta.
ESKU HARTZEAREN PREMIAK ETA XEDEAK
Handitzeko eta berritzeko proiektuak honako xede hauek ditu:
- Museoari ikusgarritasun eta protagonismo berria eman, baita haren identitate historiko eta arkitektonikoari ere.
- Irisgarritasuna eta erosotasuna irabazi bisitetan, hiriaren eskaintza kultural eta artistiko aparta aberastuz.
- Museoa espazio handiagoz eta instalazio egokiz hornitu, bere bildumen eta jardueren potentziala bete-betean gara dezan.
Horretarako, proiektuak oinarri hauek izan behar ditu:
- Arkitektura berria dauden bi eraikinekin integratu; artea erakusteko bi tipologia desberdinen lekukotasunak dira bi eraikin horiek.
- Irtenbide urbanistiko onena eman museoak Casilda Iturrizar Parkean duen kokapen pribilegiatua baliatzeko eta, aldi berean, hiriaren Zabalgunearen ertzarekin eta Abandoibarra inguruko zabaltze metropolitar berriarekin konektatu.
- Museoaren irisgarritasuna eta komunikazioa hobetu hiriko mugimendu turistikoei dagokienez, bereziki Guggenheim Bilbao Museoari lotutakoei.
- Museoa 1.000 m2 inguruko harrera-gune berri batez hornitu, zeinak gaur egun dauden bi eraikinen arteko konexio hobea ahalbidetuko duen, eta barne komunikazio argiagoa, erakusketa eta zerbitzu-guneen artean.
- Bildumaren erakusketetarako espazioa handitu 1.500 m2 gehituz, dauden espazioak berrituta, eta aldi baterako erakusketetarako 2.000 m2ko espazio berria sortu.
- Dauden espazioak berritu, hezkuntza eta zabalkunde zerbitzuak handitzea errazteko.
Proiektuko jarduera honako esku-hartze irizpideei jarraituz zuzendu beharko da:
- Dauden eraikinen izaera arkitektonikoa errespetatu.
- Erabilerak eta zirkulazioak optimizatu eta errentagarri egin.
- Egiturazko egonkortasuna eta segurtasuna bermatu.
- Turisten mugimenduekin lotu eta inguru urbanora egokitu.
- Irisgarritasun maila handiena lortu.
- Ondasun kultural eta artistikoak kontserbatzeko eta erakusteko misiora egokitu.
- Arkitektura haren erabilera publikora eta indarrean diren araudietara egokitu.
- Iraunkortasuneko eta efizientzia energetikoko irizpideak aplikatu.
Premia horiei erantzuteko, lehiaketak alternatiba sorta zabala ezarri du, honako espazio hauetan xehatuak (ikus planoa):
- Lurzoru mailatik beherako handitze-gunea (2.700 m² solairuko) antzinako eraikinaren perimetroan.
- Lurzoru mailatik gorako handitze-guneak: plan gidariak lurzoru mailatik gorako hiru eraikitze-gune alternatibo eta ez baztertzaile seinalatzen ditu:
|
A) Arriagari eskainitako monumentuaren plaza (1.400 m² solairuko) |
Azkenik, lehiaketak esparru zabal bat ezartzen du esku-hartze urbanistikoko proposamerako hala autoen zein oinezkoen trafikoaren ordenamenduari nola inguruko hiri-paisaiaren aberasgarri den beste edozein proposameni dagokionez.
LEHIAKETAREN EGUTEGIA ETA PROZEDURA
Lehiaketa hau lehia askearen printzipioaren arabera zuzenduko da eta parte hartzeko eskaria zuzenbide-gaitasuna duten eta kontratatzeko baldintzak egiaztatzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek egin ahal izango dute, espainiar izan zein atzerritar izan.
Lehiaketak bi fase izango ditu:
LEHEN FASEA: Izena ematea eta finalisten aurre-aukeraketa (anonimatua ez da beharrezkoa izango).
BIGARREN FASEA: Proposamenen aurkezpena (anonimatuan egingo da, goiburu batez).
4. EPAIMAHAIA
Lehiaketa ebazteko, honako pertsona hauek osatutako epaimahaia eratu da:
Presidentea: |
Miguel Zugaza, arte historialaria, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria. |
Idazkaria: |
Leire Jauregibeitia, zuzenbidean lizentziaduna, Bilboko Arte Ederren Museoko gerentea. |
Kideak: |
Matxalen Acasuso, arkitektoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN-EHAEO) dekanoa. |
PROIEKTU FINALISTEN JAKINARAZPENA ETA ERAKUSKETA
SPKLren 136. eta 186. artikuluek xedatutakoaren arabera, lehiaketaren oinarrien iragarpena Eusko Jaurlaritzaren kontratatzaile-profilean egingo da, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean eta museoaren webgunean. Prozedura amaitu eta gero, lehiaketaren emaitza aurreko paragrafoan aipatutako lekuetan argitaratuko da, SPKLren 154. eta 186. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Lehiaketa amaitzeko, proiektu irabazlearen eta bost finalisten erakusketa egingo da Bilboko Arte Ederren Museoko BBK aretoan. Erakusketa museoko Patronatuak ebazpena jakinaraztearekin batera irekiko da.
Erakusketaz gainera, museoaren webgunean lehiaketari eta aukeratutako arkitektoei eta proiektuei buruzko website espezifikoa argitaratuko da.