Berriak
05-05-21

Grekoa, Velázquez eta Goya. Hiru obra bakan familia-bilduma batean
Hitzaldia
Banco Santander Fundazioak eta museoak hurrengo ostegunean ezagutaraziko dute Grekoaren, Velázquezen eta Goyaren hiru koadroz osatutako multzo bikaina. Garai batean, Carmen Marañón-Fernández de Araozen bildumakoak izan ziren lanak, hau da, Marañón doktore entzutetsuaren alabaren bildumakoak. Gainera, egun berean, José Luis Merino Gorospe museoko Antzinako Artearen kontserbatzaileak obrei eta horien familia-jatorri interesgarriari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.
2021eko maiatzaren 13an, osteguna, 19:00etan, Auditoriumean
PLAZAK AGORTUTAK
Gure YouTubeko kanalean maiatzaren 14tik aurrera