Berriak
18-09-12

Goyak “Miradas desde la copa”-n
Miradas desde la copa atarian gure lana estimatzen dute.
Miradas desde la copa Komunikazio eta Kultur Ondareari buruzko atariak post bat eskaintzen dio museoaren zuzeneko marketineko azken kanpainari; hain zuzen ere, kanpaina hori Goya. Asmatutako estanpak erakusketa dela-eta egin zen.
Kultur ondarearen gaineko komunikazioan aritzen den Miradas desde la copa ataria 2009an sortu zen, gai honi buruzko baliabide espezializatuen berri emateko asmoz eta ideiak eta iritziak eztabaidatzeko foro publikoa eskaini nahian. Bere blogaren bitartez, praktika on eta txarrei buruzko kasu zehatzak aztertzen eta azaltzen dira aldian-aldian, eta, kasu honetan, museoak eta Herederos de Rowan enpresak Goyaren grabatuei buruzko erakusketaren inguruan egindako lana euren interesekoa izan da. Eskerrik asko!
Ez da Miradas atariak gure lana goraipatzen duen lehen aldia. 2010eko udan, museoak erakusketa eskaini zion Cristóbal Balenciaga jostunari, eta orduko hartan ere euren arreta bereganatu genuen; kasu hartan, e-aldizkariaren bigarren zenbakia eskaini ziguten (museoen publizitateari buruzkoa), ondo egindako lana nabarmentzeko.