Berriak
11-06-12

Goya: Hezkuntza-jarduerak
Goya eta grabatua
Hezitzaile batek gidatuta, ibilaldia egingo da erakusketatik. Hezitzaileak elkarrizketa sustatuko du, Goyak bere grabatuetan erabili zituen teknikak eta irudiak hobeto ezagutzeko, eta beste garai eta estilo batzuetako artistengan izan zuen eragina ulertzeko. Bisitaren ostean, bisitariek grabatuaren teknikei buruzko esperimentazio praktikoko tailer batean hartuko dute parte.
- Parte-hartzaileak: Aisialdiko taldeak eta udalekuak (8 urtetik aurrerako haurrak eta 13 eta 17 urte bitarteko gazteak). Kultur elkarteak eta helduen taldeak orokorrean.
- Informazioa eta erreserbak: Tel.: 94 439 61 41 / deac@museobilbao.com
- Egunak: Asteartetik larunbatera.
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
- Material osagarria hemendik jaitsi daiteke: Goya. Bere grabatuak eta bere mundua.
Doako jarduera, BBK Fundazioaren babesari esker