Berriak
11-06-12

Goya: Erakusketa-aretoan jarduerak
Pantaila multitaktila eta ikus - entzunezkoa
55’’-eko pantaila multitaktila
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) gaur egungo museologiaren parte dira dagoeneko. Hori horrela, Bilboko Arte Ederren Museoak, duela gutxi, artista espainiar bati buruz (Antonio López margolariari buruz, zehazki esateko) i-Paderako egin den lehenengo aplikazioan hartu du parte, Googleren Art Project delakoan sartu da, eta, orain, azken belaunaldiko teknologia bat aurkezten du Goyari eskainitako erakusketa honetarako: pantaila multitaktil bat, (ekoizten du: Manterola División Arte) idatzizko oharrak irakurtzeko eta bereizmen handiko zenbait iruditatik nabigatzeko aukera ematen duena.
Museoaren ustez, grabatuei buruzko erakusketa hau oso aukera egokia zen teknologia honen gaitasun didaktiko izugarria aprobetxatzeko; izan ere, lanak aretoan bertan ikusteaz gain, teknologia honek Goya grabatzailearen talentu osoa deskubritzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, nahikoa da atzamarrak erabiltzea, irudiak neurri eta definizio harrigarrietaraino handitzeko.
Ikus-entzunezkoa
Museoak erakusketa-aretoan proiektatuko den bideoa ekoitzi du bertan, modu praktikoan erakusten da grabatuak egiteko prozesu osoa, Goyak erabilitako tekniketan oinarrituta.
Tresnak
Ikus-entzunezko horren osagarri gisa, aretoan bertan, Gabriel Ramos Uranga (Bilbao, 1939-1995) margolari eta grabatzailearen prentsa dago ikusgai, haren familiak dohaintzan emandakoa 2004an; gainera, grabatuak egiteko zenbait tresna ere badaude (plantxak, xixelak…).