Berriak
28-04-22
Gondra Barandiarán-Bilboko Arte Ederren Museoa Prestakuntza-bekak 2022-2023
Izena emateko epea luzatuta: maiatzaren 22ra arte, igandea
Gondra Barandiarán-Bilboko Arte Ederren Museoa prestakuntza-beken programak apirilaren 29an argitaratuko du bi erakundeen webguneetan 2022-2023 ikasturterako beken deialdia; zazpi beka eskainiko zaizkie beren prestakuntza museoko lan-egonaldi batean eta museoko profesionalen tutoretzapean aberastu nahi duten gazteei.
Hala, partaideei eskura jarriko zaie aditu talde baten eskarmentua eta arlo museografikoko eta haren kudeaketa-arlo hauetako testuinguru erreal batean lanean aritzeko aukera: Artxiboa eta Dokumentazioa (2), Liburutegia, Hezkuntza, Erregistroa eta Erakusketak, Argitalpenak eta Zerbitzu Orokorrak. Xede horrekin, eta bederatzi hilabetean zehar, hautatutako pertsonek aukera izango dute beren curriculuma aberasteko, ezagutzak eguneratzeko eta gaitasun berriak eskuratzeko, lan munduarekin harreman zuzena izanez eta beren gaitasunak museoan praktikan jarriz.
Azken zortzi urte hauetan, 60 bekadun baino gehiago aritu dira museoan programa honi esker, zeinak profesionalen prestakuntza espezializatuari eta Gondra Barandiarán Fundazioaren hezkuntza-misioari ekarpena egiteko xedea duen.