Berriak
11-05-21
Gondra Barandiarán Bekak 2021- 2022
Gondra Barandiarán Fundazioak eta museoak euren trebakuntza-beken programaren zortzigarren deialdia ireki dute
Gondra Barandiarán Fundazioaren sorrerako helburuetako bat kultura-jarduerak sustatzea eta garatzea da, baita heziketarako laguntzak ematea ere. Helburu horiek betetzeko, museoarekin lankidetzan dihardu 2014tik, Gondra Barandiarán-Bilboko Arte Ederren Museoa beken bitartez. Programa horrekin batera, 2017tik, Fundazioa Museoko Patronatuan sartu zenetik, trebakuntza artistiko eta museografikoarekin lotutako beste jarduera batzuk sustatzen ditu.
Partekatutako xede horrekin, bi erakundeek beka-programaren zortzigarren ediziorako deialdia egin dute orain. Programaren hartzaileak tituludun gazteak dira, heziketako etapan jasotako ezagutzak garatu eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituztenak, museoko lan-giroan eta bertako profesionalen laguntzaz.
Horrela, beka lortzen duten zazpi pertsonek aukera edukiko dute museoko zenbait arlo teknikotan prestakuntza jasotzeko, bederatzi hilabetez.
Deialdia maiatzaren 12tik ekainaren 2ra arte egongo da zabalik (biak barne).
Oinarriak eta eskabidea hemen