Berriak
01-07-19
GLOKALA. Artea zaintzea gaur, hemen, orain
Udako ikastaroa
1919an aurkeztu zen Bilbon Pintura eta Eskulturaren Nazioarteko Erakusketa, Espainiako arte modernoa nazioarteko testuinguruan jartzeko ekimenen artean lehenengotariko eta handienetako bat. Gaur egungo ikuspegitik ikusita, ekimen kultural gogoangarri hura glokalaren ideiarekin identifika daiteke; mende bat geroago, gure testuinguruan esanahi berezia dauka, Bilbon saiatu den Guggenheimen hedatze-eredua beste museo historiko batzuek, esate baterako Louvrek, bere egin duten garai honetan.
Arte ederren museo baten posizio berezitik, ahaleginduko gara ikusgarritasuna ematen gaur, hemen eta orain ikuspegi global eta lokaletik lan egiten dugun erakunde eta agenteen ekosistema aberatsari, eta, orobat, komisariotzarako dauden forma ugariei buruz hausnartzen, hala arte garaikidearen nola atzera begirakoaren interpretaziorako eta bitartekaritzarako tresna den heinean.