Berriak
13-06-25

Gau Zuria
Perkusioa eta dantza museoan

Datorren asteburuan, museoak Gau Zuriarekin bat egingo du. Bilboko Udalak sustatutako bi gau dira, zeinean artea eta kultura zenbait ekimenen protagonista diren, hiri osoan. Museoak 00:00ra arte irekiko ditu bere aretoak, eta espresioz beteko du halla, Musbika Ensemblerekin: perkusio-jotzaile bi eta dantzari bat, museoaren arkitekturaren, akustikaren eta espazioaren giro bereziarekin elkarrizketan.
- Ekainak 13, ostirala, eta 14, larunbata,
- 21:00etatik 00:00etara
- Doako sarrera