Berriak
13-06-23

Gau Zuria
Ekainak 16 eta 17an
Bilboko hiribilduaren sorrera (1300eko ekainaren 15ean) urtero ospatzen da zuzeneko ikuskizun-egitarau zabal batekin, gauez. Ikuskizunak, besteak beste, musikaren, argiaren eta soinuaren, arte eszenikoen eta literaturaren alorrekoak izaten dira.
Museoak bat egiten du Bilboko Udalak bultzatutako ekimen horrekin, eta ateak zabalduko ditu ekainaren 16ko (ostirala) eta 17ko (larunbata) gauetan (sarrera doan), arteaz gozatzeko museoko areto klasikoetan. Ostiralean, 21:30etatik 00:30etara, eta larunbatean 20:30etatik 00:30etara.
Ekainak 16 (ostirala) eta 17an (larunbata), ezohiko irekiera. Ostiralean, 21:30etatik 00:30etara. Larunbatean, 20:30etatik 00:30etara.
Informazio gehiago: www.bilbao.eus