Berriak
14-06-19
Gau Zuria 2019
Gau Zuria aldi berean da doakoa, abangoardiakoa, parte-hartzailea eta sostengarria. Hiriko espazio publiko eta pribatuetan garatzen da: kale, museo, eraikin eta azpiegitura ezagunetan eskainiko diren ekimen artistiko orijinalek ikuskizun harrigarria bihurtuko dute eguneroko errealitatea.
Bilbo gauez “irekiko” da eta argiz jantziko: aukera emanez hiri-eszenatoki berriak deskubritzeko, tokiko sortzaile eta artistak sustatuz eta herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia mordo bat eskainiz herritar guztien gozamenerako.
Ekainaren 14 eta 15an Museoan:
- Museorako sarrera dohainik 21:00etatik 00:00ra.
- “Euterpe” – Lokke | Olatz de Andrés
Euterpe eskulturaren ingururako moldatutako lan koreografi koa, The Big Game piezako materialetatik abiatuta.
[ EMANALDIAK: 22:30, 23:15, 00:00, 00:45 ]
Loturak