Berriak
11-06-15
Gau Zuria 2015
Bilbao 700 Fundazioak artez eta kulturaz betetako gau batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Museoak argiztapenetan eta proiekzioetan oinarritutako etengabeko ikuskizuna izango du bere fatxadetan, dantza garaikidea eskainiko da William Tuckerren eskulturen inguruan, eta kantu frantses klasikoak joko dira piano aurrean, 50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957 erakusketaren omenaldi gisa, jendeak bisitaz goza dezan.
Ekainaren 20an (larunbata), 20:00etatik 02:00etara. Sarrera dohainik.
• Koloreak. Dantza-ikuskizuna
BBK aretoa
Tucker. Masa eta figura erakusketako piezen inguruan.
21:00, 22:00, 23:00, 00:00 eta 01:00etan (iraupena: 25 min)
• Kantu frantsesaren pieza klasikoen interpretazioa, pianoarekin
Mogrobejo halla, arte garaikidearen aretoetarako sarrera halla eta 32. aretoa
20:30etik 01:30era
• Argizko zuhaitzak eta Museoan zeharreko ostera
Sarrera nagusitik hurbilen dauden zuhaitzen argiztapena eta bildumako hainbat maisulanen proiekzioa museoaren antzinako fatxadan