Berriak
14-06-14
Gau Zuria 2014
Japoniar artea eta japonismoa
Hurrengo larunbateko, ekainaren 14ko 20:30etik aurrera, Gau Zuria hasiko da. Bilboren urtemuga iluntzean ospatuko da, jende guztiarentzako argi eta kolorezko ikuskizunen bidez. Bilbo jaietarako jantziko da bere urtemuga ospatzeko.
Bilbao 700-III Millenium Fundazioak, Bilboko Udalaren babesletzarekin, urteroko hitzordu honen bidez hiriaren beraren azpiegitura eta zentro kulturalei garrantzia eman nahi zaie, ohiko programatik aldenduz; ludiko eta kolektiboagoa, helmen eta publiko anitzekoa.
Bilbao 700 fundazioak artearen eta kulturaren gaua antolatuko du aurten ere. Oraingoan, Japoniako kulturako hainbat adierazgarri erakutsiko dira:
• Ikebana (lore-lanak) – Mogrobejo halla
|
|
---|---|
• Kaligrafia (izenen idazketarekin, bisitarientzat) – 9. aretoa
|
|
• Tearen zeremonia (dastatzea barne) – Auditoriumeko halla
|
|
• Origami (papiroflexia) – 32. aretoa
|
|
• Kimonoa janztearen artea – 22. aretoa
|
Erakustaldiak etengabe egingo dira 20:30etik 02:00etara, 10 minutuko atsedenaldiekin ordu bakoitzeko.
Larunbata, ekainak 14. Sarrera dohainik.