FV Lumiere - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Zinemaren garai guztiak

Zinemarekiko maitasuna, zinema jaio zen tokitik. Artea eta ikuskizuna irauli zituen asmakizunaren ikurra da Lyongo Lumière Institutua, ez soilik zinemaren sorterrian bertan dagoen sinbolo historikoa delako, baizik eta egunero lan egiten duelako zinema osotasunean bildu, berreskuratu eta zabaltzeko, behar den moduan, denboraz eta mugez haratago, gaurkotasunaren eta ikuspegi historikoaren arteko etengabeko komunikazioari eutsiz.

Antoine eta Louis Lumière anaiek zinema-kamera eta proiekzio publikoko aretoa asmatu zituzten. Lyonen haien bizileku eta fabrika izan zen etxearen kanpoaldea lore-baratze benetako bat da: leku goxo eta atsegina urte osoan eta, bereziki, urrian egiten den Lumière zinemaldian, zuhaitz artean eta bertako aretoetan biltzen baitira orduan zinemazale jakin-egarriak, mundu ezezagunetarako leihoak irekitzen zaizkien ikasleak eta zinemarekiko grina partekatzen duten nazioarteko profesional eta zinemagile handiak zinema ezagutu eta eztabaidatzeko, eta garai, nazionalitate eta sentsibilitate artistiko guztien arteko bide eta lotura ugari ezartzeko.

Lumière Institutuak ereiten du han loratzen den hazia, Premier Film kalean dagoen eraikinaren inguruan. Han, hain zuzen ere, filmatu zen Salida de los obreros de la fábrica Lumière de Lyon (La Sortie de l’usine Lumière à Lyon, Louis Lumière, 1895) izenburuko film iniziatikoa, eta gutxik bezala islatzen du museo bizi eta aktiboaren ideia. Izan ere, ikertzen eta berrasmatzen duen laborategia da, ezagutza metatuaren eta etengabeko ikasketa eta programazioaren bitartez. Gainera, irekita dago lehen aldiz ezagutu genuenetik haren espiritu liluragarriarekin kutsatuta gauden guztiontzat. Ahazteko edo galtzeko zorian egon daitezkeen filmak etengabe zaharberritzeko ardura dute han; film mutuak erreskatatzen dira, beti desagertzeko edo inork ez ezagutzeko arriskuan baitaude; arreta eskaintzen zaie zaharberritzeko beharra edo bigarren aukera bat behar duten lan garaikideei; eta, luzaro ahaztuta egon ostean, egindako lorpenak berreskuratzea merezi duten zinemagileak sustatzen dira, hala nola André Cayatte eta Gilles Grangier.

Hiruhileko honetan Euskadiko Filmategian hasiko diren Lumière Emanaldietan (Filmategiak berak, Lumière Institutuak eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta), lan bikain eta erakargarri horren berri eman nahi da, Lumière Institutuaren historiako lehen film garrantzitsuen bidez eta alderdi askota rikoak erakutsiz. Profesional handien eta, batez ere, zinemaren eta haren dibulgazioaren zaleen eskutik helduko zaizkigu filmak.

Bertrand Tavernier, iaz zendu zena, Lumière Institutuaren presidente historikoa da. Erakundearen bereizgarri den jarreraren sustatzaile izan zen, eta gutxik bezala erakutsi zuen zinemarekiko zaletasuna, nola zuzendari eta gidoigile gisa, hala ikertzaile eta dibulgatzaile sutsu gisa. Horregatik, Lumière Emanaldi hauek Lyongo zinemagilearen film enblematikoenetako batekin hasiko ditugu, El relojero de Saint Paul (L’Horloger de Saint-Paul, 1974) Tavernier-en lehenengo filmarekin, zinema beltzari jarri zion arretaren adierazgarri baita, besteak beste. Egungo presidentea Irène Jacob aktorea da, karteleko protagonista. La doble vida de Verónica (La Double vie de Véronique, Krzysztof Kieślowski, 1991) zinema garaikidearen maisu-lanean egin zuen aktore-lan ikusgarria aurkeztera etorriko da. Thierry Frémaux, Cannesko Jaialdiko zuzendaria, beste lyondar bat Lumière Institutuaren alma materra da. Haren ¡Lumière! Comienza la aventura (Lumière! L’aventure commence, 2016) filmean, zinematografoaren asmatzaileek egindako lehen filmak zaharberritu eta horien inguruko ikuspegi berria eskaintzen da, eta hala, erakundearen estiloa zehazten: zorroztasuna eta suhartasuna.

Sesiones Lumière

Prezioak (saio bakoitzeko)

Orokorra: 3,5 € Museoaren Lagunak: 2 € 25 urtetik beherakoak: Doan

Lekua eta Ordua

Larunbatak 19:00etan. Auditoriuma. Maskara erabiltzea nahitaezkoa da, baita pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun distantzia betetzen bada ere.

Laburdurak

JB = Jatorrizko bertsioa JBGA = Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin JBEA = Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin JBENA = Jatorrizko bertsioa ingeleseko azpitituluekin

Zikloaren Programa

Deskargatu

2022 | 04 | 09

El relojero de Saint Paul (L’horloger de Saint-Paul)

Frantzia, 1974 | 105′ JBGA

Zuzendaritza: Bertrand Tavernier, Produkzioa: Lira Films, Gidoia: Bertrand Tavernier, Jean Aurenche, Pierre Bost, Autorea: Georges Simenon, Irudia: Pierre-William Glenn, Musika: Philippe Sarde, Aktoreak: Philippe Noiret, Jean Rochefort, Jacques Denis, Yves Afonso, Sylvain Rougerie, Christine Pascal

Hizkuntza: Frantsesa, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Lyongo Saint-Paul barrutian, Michel Descombes adin ertaineko erlojugileak ezkongabe-bizimodu lasai eta aspergarria du, Bernard seme nerabearen konpainian. Emazteak utzi egin zuen aspaldi, eta beste inoren laguntzarik gabe hazi du semea. Baina erlojugilearen bizitza ordenatua aldatu egiten da, ustekabeko bisita bat jasotzen duen egunean: polizia etorriko zaio etxera, berri txar bat ematera.

Aurkezpena: Maëlle Arnaud

2022 | 04 | 16

La doble vida de Verónica (La double vie de Véronique)

Frantzia, 1991 | 98′ JBGA

Zuzendaritza: Krzysztof Kieślowski, Produkzioa: Canal+, Norsk Films, Zespól Filmowy “X”, Gidoia: Krzysztof Kieślowski, Krzysztof Piesiewicz, Fotografía: Slawomir Idziak, Musika: Zbignniew Preisner, Aktoreak: Irène Jacob, Halina Gryglaszewska, Kalina Jedrusik, Aleksander Bardini, Philippe Volter, Jan Sterninski, Jerzy Gudejko, Wladyslaw Kowalski, Guillaume de Tonquedec

Hizkuntza: Frantsesa, poloniera, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Weronika Polonian bizi da, eta abeslari aparta da, baina bihotzeko gaitz larri bat du. Frantzian, Poloniatik mila kilometrora baino gehiagora, Véronique bizi da, Weronikaren berdinberdina den gazte bat; gainera, beste ezaugarri komun batzuk ere badituzte biek, hala nola bihotzeko gaitza eta musikarekiko grina bizia. Distantzia gorabehera eta inolako harremanik ez izan arren, bakarrik ez daudela sentitzeko gai dira biak.

Aurkezpena: Irène Jacob

2022 | 04 | 23

El Bígamo (The Bigamist)

AEB, 1953 | 80′ JBGA

Zuzendaritza: Ida Lupino, Gidoia: Larry Marcus, Lou Schor, Collier Young, Produkzioa: The Filmakers, Irudia: Stanford Tischler, Musika: Leith Stevens, Aktoreak: Joan Fontaine, Ida Lupino, Edmund Gwenn, Edmond O’Brien, Kenneth Tobey, Jane Darwell, Peggy Maley, Lilian Fontaine, Matt Dennis John Maxwell

Hizkuntza: Inglesa, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Harry San Frantziskon bizi da, eta, agente komertziala denez, bidaia asko egin behar ditu. Everekin ezkonduta dago, eta haur bat adoptatzen saiatzen ari dira. Mr. Jordan, adopzio-agentziako zuzendaria, zenbait miaketa egiten hasten da, eta susmo txarra hartzen dio Harryri, zeinak sekretu bat baitu. Mr. Jordanek laster jakingo du Los Angelesen beste emazte bat eta haurtxo bat dituela Harryk..

2022 | 04 | 30

Txorimaloa (Scarecrow)

AEB, 1973 | 112′ JBEA

Zuzendaritza: Jerry Shatzberg, Gidoia: Garry Michael White, Produkzioa: Warner Bros, Irudia: Evan Lottman, Musika: Fred Myrow, Aktoreak: Al Pacino, Gene Hackman,
Dorothy Tristan, Ann Wedgeworth, Richard Lynch,
Eileen Brennan, Penelope Allen, Richard Hackman, Al Cingolani, Rutanya Alda

Hizkuntza: Inglesa; Azpitituloak: Euskera

Sinopsia

Maxek, kartzelatik atera berria den preso heldu, liskargile eta liskarzale batek, Lionel eskale alderraia aurkitu du errepidean. Bera baino askoz gazteagoa da, bai eta pertsona laño eta xaloa ere. Maxek auto-garbiketako negozio bat ireki nahi du Pittsburghen, eta biok negozioan bazkide izateko proposamena egingo dio eskaleari..

2022 | 05 | 07 ** SAIO BEREZIA **

Ere erera baleibu icik subua aruaren…

Espainia, 1970 | 75′

Zuzendaritza: José Antonio Sisitiaga, Produkzioa: XFilms

Hizkuntza: Dialogorik gabea

Sinopsia

Eguzkiak, hondarrak eta hezetasunak rol erabakigarria dute José Antonio Sistiaga margolari donostiarraren Ere erera baleibu icik subua aruaren… lanean. Zuzenean zeluloide gainean margotutako lana da, eta lehen film luze abstraktutzat jotzen da mundu-mailako zineman. Eskuz margotutako 100.000 fotograma inguruz osatutako film honek irauli egin zuen ordura arte zeluloide gaineko pinturaz zegoen ikusmoldea.

2022 | 05 | 14

El bueno, el feo y el malo (Il buono, il brutto, il cattivo)

Italia, 1966 | 161′ JBGA

Zuzendaritza: Sergio Leone, Produkzioa: Produzioni Europee Associati (PEA), Arturo González, P.C., Constantin Films, Gidoia: Agenore Incrocci, Furio Scarpelli, Luciano Vincenzoni, Sergio Leone; Irudia: Eugenio Alabiso, Nino Baragli; Musika: Ennio Morricone; Aktoreak: Clint Eastwood, Lee Van Cleef, Eli Wallach, Aldo Giuffrè, Rada Rassimov, Mario Brega, Luigi Pistilli, Aldo Sambrell, Enzo Petito, Claudio Scarchilli, Al Mulock, John Bartha, Livio Lorenzoni, Antonio Molino Rojo, Sandro Scarchilli, Chelo Alonso

Hizkuntza: Inglesa, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Estatu Batuetako gerra zibilean (1861-1865), hiru sari-ehiztari altxor baten bila dabiltza. Inor ez da, ordea, aurkitzeko gai beste bien laguntzarik gabe. Hala, elkarlanean arituko dira altxorra lortzeko.

2022 | 05 | 21

Belea (Le Corbeau)

Frantzia, 1943 | 92′ JBEA

Zuzendaritza: Henri-Georges Clouzot, Produkzioa: Continental Films, Gidoia: Louis Chavance, Henri-Georges Clouzot; Irudia: Marguerite Beaugé, Musika: Tony Aubin; Aktoreak: Pierre Fresnay, Ginette LeClerc, Micheline Francey, Pierre Larquey, Noel Roquevert, Héléna Manson, Jean Brochard, Liliane Maigné, Louis Seigner, Jeanne Fusier-Gir, Sylvie, Bernard Lancret, Antonio Balpetré

Hizkuntza: Frantsesa, Azpitituloak: Euskera

Sinopsia

Frantziako herri txiki bateko bizimodu lasaia asaldatu egingo da Germain doktorea “Beleak” sinatutako gutun anonimoak jasotzen hasten denean. Gutun horietan, Laurarekin duen harremana eteteko eskatzen zaio, zeina erakunde berean lan egiten duen psikiatraren emaztea baita. Laster, baina, herriko beste biztanle ugariren hutsegiteak ere seinalatuko dituzte gutunok.

2022 | 05 | 28

Camaradas (La belle équipe)

Frantzia, 1936 | 101′ JBGA

Zuzendaritza: Julien Duvivier, Produkzioa: Ciné-Arys, Gidoia: Julien Duvivier, Charles Spaak, Irudia: Marthe Poncin, Musika: Maurice Yvain, Aktoreak: Jean Gabin, Charles Vanel, Raymond Aimos, Viviane Romance, Jacques Baumer, Marcelle Géniat, Raymond
Cordy, Charles Granval, Micheline Cheirel

Hizkuntza: Frantsesa, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Lau langabetuk eta polizia atzetik duen espainiar errefuxiatu batek osatutako lagun-taldeak loteria irabazi dute, eta dantza-areto bat irekitzea erabakiko dute.

2022 | 06 | 04

El ejército de las sombras (L’armée des ombres)

Frantzia, 1969 | 145′ JBGA

Zuzendaritza: Jean-Pierre Melville, Produkzioa: Jacques Dorfmann, Gidoia: Jean-Pierre Melville (Autor: Joseph Kesselen), Irudia: Françoise Bonnot, Musika: Eric Demarsan, Aktoreak: Lino Ventura, Simone Signoret, Paul Meurisse, Jean-Pierre Cassel, Paul Crauchet, Serge Reggiani, Claude Mann, Christian Barbier

Hizkuntza: Frantsesa; Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Philippe Gerbier frantziar Erresistentzian dabilen ingeniaria da; Erresistentziako arduradun nagusietako bat, hain zuzen, harik eta polizia kolaborazionistek harrapatu eta kontzentrazio-esparru batean ixten duten arte. Beste leku batera daramatelarik, ihes egitea lortuko du, eta, hala, frantziar Erresistentziako eguneroko bizitzari eta inbaditzaile ahaltsuaren kontrako borrokari helduko dio berriz.

2022 | 06 | 11

Zapatila gorriak (The red shoes)

Erresuma Batua, 1948 | 135′ JBEA

Zuzendaritza: William Powell, Emeric Pressburger, Gidoia: Emeric Pressburger, Produkzioa: Independent Producers, Irudia: Reginald Mills, Musika: Brian Easdale, Aktoreak: Anton Walbrook, Moira Shearer, Marius Goring, Leonid Massine, Albert Basserman, Robert Helpmann, Ludmilla Tcherina, Esmond Knight

Hizkuntza: Inglesa; Azpitituloak: Euskera

Sinopsia

Philippe Gerbier frantziar Erresistentzian dabilen ingeniaria da; Erresistentziako arduradun nagusietako bat, hain zuzen, harik eta polizia kolaborazionistek harrapatu eta kontzentrazio-esparru batean ixten duten arte. Beste leku batera daramatelarik, ihes egitea lortuko du, eta, hala, frantziar Erresistentziako eguneroko bizitzari eta inbaditzaile ahaltsuaren kontrako borrokari helduko dio berriz.

2022 | 06 | 18

Alicia en las ciudades (Alice in den städten)

Alemania., 1974 | 112‘ JBGA

Zuzendaritza: Wim Wenders, Produkzioa: Filmverlag der Autoren, Westdeutscher Rundfunk (WDR), Gidoia: Wim Wenders, Veit von Fürstenberg, Irudia: Peter Przygodda, Musika: The Can, Aktoreak: Rüdiger Vogler, Yella Rottländer, Lisa Kreuzer, Edda Köchl, Didi Petrikat, Ernst Böhm

Hizkuntza: Alemaniera; Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

Felix Winter kazetari alemaniarra Estatu Batuetan zehar dabil liburu bat idazteko gaien bila, baina ez duenez hastea ere lortzen, editoreak bertan behera utzi dio kontratua. Alemaniara itzultzea erabakitzen duenean, emakume bat ezagutu, eta gaua harekin emango du. Emakumea desagertu egingo da, baina Felixi enkargu bat utzita: Alicia alabarekin Amsterdamera joan dadila, berarekin elkartzeko.

2022 | 06 | 25

¡Lumière! Comienza la aventura (Lumière ! L’aventure commence)

Frantzia, 2016 | 90′

Zuzendaritza: Thierry Frémaux, Produkzioa: CNC, Guión: Thierry Frémaux, Irudia:: Thierry Frémaux, Thomas Valette, Aktoreak: Thierry Frémaux, Auguste Lumière, Louis Lumière, Martin Scorsese

Hizkuntza: Inglesa, Azpitituloak: Gaztelania

Sinopsia

1895ean, Lumière anaiek zinematografoa asmatu, eta zinemaren historiako lehen filmetako batzuk zuzendu zituzten. Thierry Frémauxek (Canneseko Zinemaldiko eta Lyongo Lumière Institutuko zuzendaria) zuzendutako dokumental honetan, 108 film zaharberrituren berri ematen da: bidaia benetako bat zinemaren jatorrira.