Berriak
01-10-20
“Funtsezko kopiagintzaren” hastapenak
Museoko kopiagintzaren bitartez pinturan murgilduz
Funtsezko kopia deritzonak margolarien utopía batera bideratzen gaitu neurri batean, zeinaren arabera irudiaren errealitatearekiko korrespondentzia zehaztasunera gerturatzen den, eta haren bidez, errealitate horren fede ematen du.
Ikastaro nagusiki praktiko honek justu kontrakoaz dihardu, ulerturik errealitatea, aldakorra ez ezik, pertsonek beren irudikapenen bidez inguruarekin duten harremanen mendekoa ere badela.
Pinturan hasitako pertsonei zuzendua, Luis Candaudap (Bilbo, 1964) izango da koordinatzailea, UPV/EHUko Pintura Masterreko artista aguntzailea eta margolaria, eta ikastaroaren abiapuntua “eredua-kopia” esaten zaiona izango da. Hala, ikastaroaren asmoa da museoko obrek gaur egungo sortzaileari eskaintzen dizkioten aukerak zabaltzea, amildegien hurbiltasuna sentiarazteko asmoz.
Helburuak hauek dira: obraren funtsezko ardatza hautematea; ideia piktoriko bat oinarri hartuta prozeduraren aplikazioa ulertzea; kopiak egiten eta sortzea xede duen behaketan ohitzea, eta aurreikusitako formatua gauzatzea, egilearekin zerikusia duten
terminoetan. Behaketak, hausnarketak eta jarduera piktorikoak bat egiten dute praktika interesgarri honetan, eta pinturaren berezko harremanen lengoaiarekin bat datozen gorputzeko atal guztiak mugitzen hasten dira.
2020.10.28 | 2020.12.17
16 saio (40 ordu)
Asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era
140 publiko orokorra / 120 Museoaren Lagunak
Leku mugatuak