Berriak
06-06-15
William Tuckerri buruzko erakusketaren aurretiazko bisita gidatua, ateak itxita daudela
2015|05|06 eta 07a - AMAITUTA
William Tucker (Kairo, Egipto, 1935) mugimendu minimalaren aitzindarietako bat izan zen Europan, eta, gaur egun, eskultore britainiarrik aintzatetsienetakoa da. Haren obrak presentzia izugarriko bolumen enigmatikoak dira, eta eskultura figuratiboaren berrinterpretazio pertsonala irudikatzen dute. BBKren babesari esker, erakusketa honek, Tuckerri buruz Estatuan antolatu den lehenengoak, azken hogeita hamar urteotan egindako 48 eskultura eta 57 marrazki jasotzen ditu, denak ere Kosme de Barañanok aukeratuak.