Berriak
26-05-16
Sarrera dohainik San Telmo Museoan
"1966 | GAUR KONSTELAZIOAK | 2016" erakusketa - AMAITUTA
Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunek San Telmo Museoan sarrera dohainik dute museo bertan euren Lagun txartela erakutsiz. Horrela, 1966 | GAUR KONSTELAZIOAK | 2016 erakusketa dohainik bisitatu ahalko dute horren amaiera arte (2016ko maiatzaren 15).
2016an Donostia Kulturaren Europako Hiriburua hautatu dutela-eta, aukera paregabea da zenbait euskal artistaren lana sakonago aztertzeko: hurrenkera kronologikoz, Jorge Oteiza (1908-2003), Eduardo Chillida (1924-2002), Néstor Basterretxea (1924-2014), Amable Arias (1927-1984), Remigio Mendiburu (1931-1992), José Antonio Sistiaga (1932), Rafael Balerdi(1934-1992) eta José Luis Zumeta (1939). 1966. urtean, hain zuzen ere, artista gipuzkoarren Gaur taldearen sorreran bat egin zuten, eta Donostiako Barandiaran galerian egindako erakusketaren eta adierazpenaren bidez aurkeztu zuten taldea.
2016an, erakusketa horren berrogeita hamargarren urteurrena beteko da, eta, hori dela eta, erakusketa nagusia antolatu da San Telmo Museoan. Bilboko Arte Ederren Museoak izenburu bereko beste erakusketa batekin bat egin du (apirilaren 25 arte).