Berriak
23-07-15
Museoaren Lagunei zuzendutako deskontuak, Arriaga Antzokiko ikuskizunetan
AMAITUTA
Urtero bezala, museoak eta Arriaga Antzokiak jarraipena emango diote beren lankidetza-akordioari; horri esker, Museoaren Lagunek %25eko deskontua izango dute sarreren erosketetan, antzokiko txartel-leihatilan euren txartela erakutsiz (gehienez ere, bi sarrera txartel bakoitzeko).
2015/2016 edizioan, bost ikuskizun aukeratu dira.
Uda gau bateko ametsa2016ko apirilaren 6, 7, 8 eta 9an (gazteleraz), eta 15 eta 16an (euskaraz) – AMAITUTAWilliam Shakespeareren Uda gau bateko ametsa lanari, euskal antzezle talde bikain baten eskutik datorkiguna Pablo Viar-en zuzendaritzapean –Arriagak ekoitzi du. Irudizko Atenas batean, Teseo dukea berantetsia dago Hipolitarekin ezkontzeko ordua noiz iritsiko zain. Arte horretan, aukera daukagu gazte batzuen maitasun lan eta zoritxarrak ikusteko: nor maite, hark ditu erdeinatzen, eta nor erdeinatu, hark ditu maitatzen. Gauzak areago nahasteko, Oberonek, maitagarrien erregeak, eta Titaniak, erreginak, elkarren artean darabiltzaten ika-miken harian sorginkeriaz betetzen dute basoa, nora biltzen den mundu guztia babes bila eta non komiko konpainia bat ari baita emankizun bat prestatzen. Dena dago prest gauak ohe-lagun bitxiak egin ditzan eta mundu guztiak buka dezan eguna, beso artean hartuz egunez maite zuten hura barik beste norbait. Eguna argitzean denak beren buruari galdetzen diotelarik zer gertatu ote den, Shakespearek, errukiz edo ironiaz beterik, hauxe erantzuten du: ezer ez. Amets bat baino ez da izan. |
|
---|---|
Balé da Cidade de Sâo Paulo2016ko otsailaren 12 eta 13an – AMAITUTAEl Ballé da Cidade es la compañía oficial de una de las mayores metrópolis del mundo y posee una fuerte personalidad cosmopolita. Fundada el 7 de febrero de 1968 como una compañía de danza clásica, en 1974, bajo la dirección de Antonio Carlos Cardoso, Iracity Cardoso y Marilena Ansaldi, la compañía asumió un perfil de danza contemporánea que se mantiene hasta el día de hoy. La carrera de éxito internacional del Balé da Cidade tuvo su inicio con la invitación de la Bienal de la Danza, en Lyon, Francia, en 1996. Desde entonces sus viajes europeos han sido aclamados por la crítica especializada así como por el público. Hoy la compañía posee un vasto repertorio de obras de los más renombrados coreógrafos actuales. |
|
Monsieur de Pourceaugnac2016ko urtarrilaren 17 eta 18an – AMAITUTAClément Hervieu-Léger-ek eta William Christie musikariak sustatutako ekoizpen berezi honek aukera eman nahi dio ikusleari komedia-baleta izango litzatekeena dastatzeko, eta horregatik hain zuen taxutu da proiektu hau ez opera bat bezala, baizik eta benetako antzezlan baten antzera. Pourceaugnac Limogestik heldu da Julierekin ezkontzeko, baina Julieren amoranteak bazternahasle batzuk kontratatu ditu senargai hori tronpa dezaten eta hitzartua duen ezkontza zapuztu dadin. Era guztietako segadetan erori delarik, azkenean Pourceaugnac probintzia-kume errukarriak ez du izango beste aterabiderik Paristik emakume jantzirik ihes egitea baino. . |
|
Joaquín Achúcarro2016ko urtarrilaren 10an – AMAITUTAJoaquín Achúcarro, piano-jole bilbotar handia berriro itzuli da Arriaga Antzokira. Benetan ibilbide luze eta arrakastatsuan, emanaldiak munduko herrialde asko eta askotan eskaintzera eraman dute, horien artean, AEB, Espainia, Frantzia; Italia, Argentina, Taiwan, Japonia, Britainia Handia, Suitza, Portugal eta Txinan |
|
Faraoiaren gortea2015eko abenduaren 12, 13, 18 eta 19an – AMAITUTAArriaga Antzokiak zarzuela honen muntaketa oso dibertigarria ekoiztu du. Vicente Lleoren partitura bikaina eta Perrin eta Palaciosen libretoa ditu, bere garaian “sikaliptikotzat” hartu zutena. Zuzendari artistikoa Emilio Sagi da eta eszenografiaz Daniel Bianco arduratu da. Jose Jacoben seme maiteena esklabo moduan saltzen diete haren anaiek egiptoarrei, kainita hitzaren esanahia aberastuz. Gazte dohakabeak Putifarren etxean bukatzen du, erekzioaren disfuntzio larria duena, Lota emazte sutsuaren etsipenaren aurrean. Gazte esklaboarekin irrika horiek lasaitu nahirik arriskuan jarriko du “Jose kastua” esaten jarraitzeko, gezurrik esan gabe. Aurrekari horiekin hobeto ulertuko da zentsura frankistak zergatik debekatu zuen “opereta bibliko” hori. |
|