Berriak
01-03-17

Museoaren Lagunei zuzendutako deskontuak, Arriaga Antzokiko ikuskizunetan
apirila 8 eta 9 - maiatza 25 - ekaina 2 eta 3 - AMAITUTA
Urtero bezala, museoak eta Arriaga Antzokiak jarraipena emango diote beren lankidetza-akordioari; horri esker, Museoaren Lagunek %25eko deskontua izango dute sarreren erosketetan, antzokiko txartel-leihatilan euren txartela erakutsiz (gehienez ere, bi sarrera txartel bakoitzeko).
Kasu honetan hiru ikuskizun aukeratu dira:
Combattimento opera (Claudio Monteverdi): apirilaren 8 eta 9an
Antzinako musikaren eszenaratutako kontzertua, Erdi Aroko borroka, emozioen borroka, Claudio Monteverdi-ren konposizioek inspiratutako zirkulu poetikoa, musika goitik behera aldatu zuena musikak testuaren lerro emozionalak adierazi behar zituela ulertzeko zuen modu bereziarekin.
Anne Sofie von Otter & Brooklyn Riderren kontzertua: maiatzaren 25ean
Anne-Sofie von Otter-ek, kritikak bere belaunaldiko mezzo-sopranorik onenen artean kokatzen duenak, munduko auditoriumik onenetan jardun du, lan ugari argitaratu ditu eta izen handiko sariak jaso ditu, besteak beste, Grammy sari bat Interpretazio Bokal Klasikorik Onenari, edo Diapason d’Or bat.
Broklyn Rider lau musikari klasiko dira eta rockeko izar gazteen indarrez jotzen dute musika. Ganbera-musikaren etorkizuntzat aldarrikatzen dira; horien zuzenekoak XXI. mendeko ensemble bizi eta sortzailea gehiago dirudi ohiko ganbera-laukote bat baino.
Le Jardin des Dèlices dantza (Compagnie Marie Chounard): ekainaren 2 eta 3an
Marie Chouinard-ek Bosco margolariaren koadro bat hartu du erreferentziatzat, El Jardín de las Delicias triptiko ospetsuan oinarritutako sormen eder bat egiteko. Horrela, artista kanadarrak koreografia bat hiru ekitalditan egituratu du: “El jardín de las delicias”, “Infierno” eta “Paraíso”- triptikoko panel bakoitzarekin bat datozenak. Izan ere, koreografo bat partitura bati atxiki dakion (edo ez) bezala, berak Bosco margolariaren koadroan, bere espirituan, inspiratzea aukeratu du, artelan baten aurrean jartzearen zoriona adieraziz.
Informazio gehiago hemen.