Berriak
23-07-15
Deskontuak Museoaren Lagunentzat, Euskalduna Jauregian
AMAITUTA
Museoak lankidetza-akordioa sinatu du Euskalduna Jauregiarekin, Museoaren Lagunek deskontuak izan ditzaten bertako ikuskizun batzuetarako sarrerak erostean: La Revoltosa eta La Verbena de la Paloma, genero txikiko bi obra goren, Ruperto Chapíren eta Tomás Bretónen musikarekin, hurrenez hurren, eta The Hole 2, kabaret, antzerki, burlesque, zirku, musika eta umorearen arteko nahasketa, kopa batekin eta aperitibo batekin gozatzekoa.
Museoaren Lagunek ondoko deskontuak izan ditzakete jarraian adierazitako egunetan:
- La Revoltosa eta La Verbena de la Paloma: abuztuaren 22tik 24ra, %15eko deskontuarekin
- The Hole 2: abuztuaren 27an eta irailaren 1etik 6ra, %10ekoarekin (abuztuaren 27an, ikuskizun honek %20ko deskontua izango du jendearentzat oro har, eta deskontu hori Museoaren Lagunei dagokionari gehituko zaio)
Deskontu horiek izateko, erosketa Euskalduna Jauregiko txartel-leihatilan bertan egin behar da, Museoaren Lagunaren txartela erakutsiz. Gehienez ere, lau sarrera eros daitezke txartel bakoitzarekin.
La Revoltosa eta La Verbena de la PalomaGenero txikiko bi obra goren. Gaur egungo panorama lirikoko ahots bikainenez osatutako talde batek interpretatuko ditu. Nabarmentzekoa da Miguel Sola baritonoa; izan ere, Federico Romero sari ospetsua jaso zuen, “genero lirikoari eskainitako etengabeko dedikazioagatik, aktorearen eta abeslariaren balioak modu orekatuan konbinatuz”. Lehen mailako abeslariekin batera aritu izan da, adibidez: Pavarotti, Plácido Domingo, Monserrat Caballé, Matteo Manuguerra, Alfredo Kraus, Jaume Aragall, Katia Riciarelli, Raina Kabaivanska eta Giorgio Zancanarorekin. Agertoki gainean, harekin batera izango dira Rosa Ruiz, Aurora Frías, Belén López de León, Marco Moncloa, Antonio Torres, Amelia Font, Alicia Montesquiu eta Paco Racionero aktore ospetsua, besteak beste. La Revoltosa obra, José López Silvaren eta Carlos Fernández Shawen libretoarekin, eta Ruperto Chapí maisuaren musikarekin, ekitaldi bakarreko sainetea da, eta modu fidelean islatzen du XIX. mende amaieran Madrilgo auzoetan zegoen giroa. La Verbena de la Paloma obrak Ricardo de la Vegaren libretoa du, eta abuztuaren 15ean Madrilen ospatzen diren festei egiten die erreferentzia, egun horretan egiten baita Palomako Ama Birjinaren prozesioa. |
|
---|---|
The Hole 2Ereduak hausten dituen ezohiko ikuskizuna, freskoa eta lotsagabea. Kabaret, antzerki, burlesque, zirku, musika eta umorearen arteko nahasketa da, tonu dibertigarri, probokatzaile eta oso sentsualean. Show ikusgarria, eroso eserita gozatzekoa, kopa bat eta mokadu bat hartzen duzun bitartean. THE HOLE 2 ikuskizunak THE HOLEren formatu arrakastatsuari eusten dio, nahiz eta berlindar kabaretetik urruntzen den, gau antologiko asko eman dituen genero batekin (errebista) modu harrigarrian elkartzeko. Iraganeko garai zail batzuetan dibertsioa eta entretenimendua ekarri zuten barietate-ikuskizunetatik edaten du; era berean, sasoi haietako gauzarik urratzaileenei eusten die, eta kabaretaren, zirku modernoaren eta Coney Islandeko freak showaren alderdirik onenekin uztartzen du. Agertokia barietateen ikuskizun handi bihurtuko da; bertan, Estatuko eta nazioarteko artista onenetako batzuk arituko dira, eta zenbait diziplina eszenaratuko dituzte. |
|