Berriak
13-04-13
BOS Kontzertuak Familian
Museoaren eta BOSen arteko lankidetzarekin jarraitzen dugu: Euskalduna Jauregiko txartel-leihatilan zure Lagun Txartela aurkeztean, lehentasunezko sarrerak eskuratu ahal izango dituzu (4 €): * Larunbatean, 2013ko apirilaren 13an SOLDADU BATEN ISTORIOA Igor Stravinskyren musika Charles Ferdinand Ramuzen testua Per Poc txotxongilo konpainia BOSeko zazpikotea Igor Stravinskyk modu bikainean musikatu zuen biolin-jotzaile ibiltariaren eta deabruaren istorioa Per Poc txotxongiloen konpainiaren bertsioan iritsi zaigu. ——————– * Larunbatean, 2013ko maiatzaren 4an KONZERTUA ZENTRUZ ETA UMOREZ Beethoven, Mozart, Schubert, Faure eta J. Straussen musika Bilbao Orkestra Sinfonikoa Gustavo Moral, aktorea, gidoilaria eta zuzendaria María Castillo, aktorea Musika izatera heldu nahi duen hitz-jokoa. Ohiko kontzertu didaktikoak baino harago, ikuskizun honek egoera bitxiak, komikoak, gaizki-ulertuak eta ongi-ulertuak proposatzen ditu, eta, batez ere, “beti-betiko” konposizio klasikoez gozatzeko aukera emango digu; izan ere, inork ez zuen esan musika “jasoa” entzuteko serio egon behar denik. ——————–