Berriak
29-06-23

Frantziako Tourreko kartelak
Frantziako Tourraren 110. edizioak Euskadin egingo ditu bere Grand Départ eta lehen hiru etapak, uztailaren 1ean Bilbotik abiatu eta hiru euskal lurraldeak zeharkatuko dituen ibilbidearekin. Lasterketaren edizio bakoitzerako kartel bat egiteko tradizio luzearekin jarraituz, aurtengoak Euskal Herriko artista batek sortu izanaren berezitasuna du. Euskal Irudigileak elkarteak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala) antolatu zuen kartela diseinatzeko deialdia, Eusko Jaurlaritzak aginduta. Azken fasean, orain museoan ikusgai dauden sei proposamenak bildu ziren, Dani Maiz, Iñaki Landa, Char-Lee Mito, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa eta Raisa Álavaren eskutik.
Irudi guztiek trebetasunez laburbiltzen dituzte Frantziako lasterketako giroa, intentsitatea eta dinamismoa, eta guztietan nabarmentzen da lasterketako protagonistaren presentzia: txirrindulari kementsu bat, maillot horiarekin jantzita. Raisa Álava ilustratzaile arabarrak egindako lan irabazleak kolore biziko paisaian kokatzen du Grande Boucleko liderra, komikiari erreferentzia eginez –funtsezkoa egilearen praktikan–. Bilboko irteerari eta Parisko helmugari buruzko aipamenek, zerumuga menditsu eta eguzkitsu sinboliko batek inguratuta, Tourraren espirituaren baikortasuna islatzen dute.

Aitor Aretxabaleta

Char-Lee Mito

Dani Maiz

Iñaki Landa

Raisa Álava

Sandra Garayoa
