Berriak
08-01-19
Francisco Calvo Serraller Hitzaldi Zikloa
Prado Museoaren Lagunen Fundazioarekin lankidetzan antolatutako 6 hitzaldi. Hitzaldiak 2017ko urtarrilaren 11tik otsailaren 15era bitartean egingo dira.
Berpiztu ondoren Kristo ikasleei agertu zitzaienean, Tomas ez zegoen. “Jauna ikusi dugu” esan zioten kideek, eta Tomasek esan zien: “Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko”. Handik zortzi egunera, Jesus berriro ere ikasleen artean agertu zen, eta Tomasi esan zion atzamarrak sartzeko haren eskuetan, eta eskua, saihets-zuloan. Tomasek ezagutu zuen, eta esan zion: “Jauna, ene Jainkoa”; eta Jesusek erantzun: “Ikusi nauzulako, sinetsi duzu. Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak”.
Ikastaro honetan, historian zehar marraztu, margotu, zizelkatu dena ikusiko dugu, hau da, guk sinesteko agirian jarri dena. Erromako katakonbetako freskoekin hasi eta Francis Baconen gurutziltzatuetara arte, mendebaldeko artearen historiako sorkaririk garrantzitsuenetako asko eta asko Itun Berriko ideiek, historiek eta pertsonek inspiratu dituzte. Horiek ezagutu gabe ezin da ulertu bi milurtekotako artea, ezta erlijiosotzat jo ezin denaren zati handi bat ere. Fundazioak 2015-2016 ikasturtean Itun Zaharrari eskaini ziona osatzen du ziklo honek, eta egondako eragin hori ahalik eta modurik zabal eta integratzaileenean aztertu du nazioko eta nazioarteko espezialista garrantzitsuen eskutik; bereziki azpimarratu dira arte plastikoak eta Prado Museoko bildumak.