Berriak
20-03-24
“Filipe II.aren erretratua”, Antonio Mororena, lehen Obra Gonbidatua Errege Bildumen Galerian (Madril)
Ana de la Cuevak –Ondare Nazionaleko presidenteak–, Leticia Ruizek –Errege Bildumen Galeriaren zuzendariak– eta Miguel Zugazak –Arte Ederren Bilboko Museoaren zuzendariak– Madrilgo Errege Bildumen Galeriara gonbidatutako lehen obra aurkeztu dute. Antonio Mororen Filipe II.aren erretratua (c. 1549-1550) da, Koroari lotutako Errenazimentuko erretratugintzaren eredurik onenetakoa, eta gure bildumako margolanik azpimarragarrienetakoa.
Ekimena Ondare Nazionalaren eta gure museoaren arteko lankidetza-akordio baten barruan dago. Akordio horri esker, erretratua Galerian erakusteaz batera, gure museoan ikusgai jarriko dira Errege Jauregiko Armategiko hiru pieza, kalitate guztiz handikoak, eta Eugiko burdinola historikoan (Nafarroan) ekoitzitakoak.