Berriak
23-03-18
Ezohiko irekierak: martxoak 27 (asteartea) eta apirilak 3 (asteartea)
Bilboko Arte Ederren Museoak egunero irekiko du Aste Santuan, ohiko ordutegian (10:etatik 20:00etara)
Aste Santuan eta Pazko Astean, Bilboko Arte Ederren Museoak egunero irekiko du, honako egunetan barne: martxoak 29 (osteguna), martxoak 30 (ostirala) eta apirilak 2 (astelehena); baita bi aste horietako astearteetan (museoak itxi ohi duen eguna) ere: martxoak 27 eta apirilak 3.
EGITARAUA
• Goya eta gorte ilustratua erakusketa. 1-13. aretoak
• Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketa. BBK aretoa
• Obra Gonbidatua: Rembrandt. Neskatila leihoan (1645). 15. aretoa
• Bilduma iraunkorra: antzinako artearen aurkezpen pilotua 16-20. aretoetan, aurten museoan apurka-apurka egingo den berrikuntza museografikoaren erakusgarri gisa; euskal artistak 21-29. aretoetan eta arte garaikidea 32. aretoan.
Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
Sarrera: orokorra 9 / murriztua 7
Egunero, 18:00etatik 20:00etara, doako sarrera bilduma iraunkorrerako, Obra Gonbidatua: Rembrandt programarako eta Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketarako. Ordutegi horretan bertan, sarrera murriztua Goya eta gorte ilustratua erakusketarako.