Berriak
18-11-11

Ezohiko irekiera: Antonio López erakusketa
Ezohiko ordutegia: astelehen 20:00etara arte zabalik. Ostiral eta larunbatetan, 22:00etara arte.
Azaroaren 21etik (astelehena) aurrera, eta urtarrilaren 29an itxi arte, astelehenetan museoak 10:00etatik 20:00etara irekiko ditu jendearentzat museoaren BBK aretoan dagoen Antonio López erakusketa eta bisitariaren arretarako gainerako zerbitzuak (denda eta kafetegia).
Ezohiko irekiera honek bat egiten du ostiral eta larunbat gauekoekin, 20:00etatik 22:00etara, alegia. Biek 5 €-ko tarifa bakarra dute, erakusketako audio-gida barne.