Ezohiko ibilbideak
Ezhoizko ibilbideak Susana Talayero artistak eta Claudia Maldonado basogintzako ingeniariak Bilboko Arte Ederren Museoko Kultur Ekintza eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean diseinatu eta egin duten hezkuntza-materiala da. Museoan 2011 eta 2013. urteen artean Familientzako programaren barruan abiarazitako hezkuntza-esperientziaren prozesuak jasotzen ditu.
Hiru koadernoek eta bertako lan-fitxek ibilbideak eta tailerrak proposatzen dituzte -umeei zuzendutakoak eta Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetako eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleentzat egokitzeko modukoak-, eta museoaren bildumako artelan batzuen eta museoa inguratzen duen parkeko zuhaitz batzuen arteko loturak sortzen dituzte.
Ezhoizko ibilbideak %100ean birziklatutako zuntzez egindako paperekin ekoitzi da, hartara, jasotako testuek defendatzen duten ingurumenarekiko errespetuaren balioak indartuz.
Tarifa: 1 € ikasleko
“Oso munstro naturalak” – Koadernoa eta lan-fitxa
“Adarretatik joango gara” – Koadernoa eta lan-fitxa
“Haize-arrosa” – Koadernoa eta lan-fitxa
Mapa