Erakusketa: Museoa, eraldatutako espazioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2002-11-11 • 2003-02-02

Museoa, eraldatutako espazioa

B Aretoa

Museoa, eraldatutako espazioa erakusketan Museoaren instalazioak berritu eta handitzeko proiektu garrantzitsua gauzatu bitartean Patxi Cobok (Urtuella, Bizkaia, 1953) egindako argazki guzten arteko batzuk bildu ditugu. Lanak 1999 eta 2001. urteen bitartean egin dira eta Luis Mª Uriarte arkitektoak zuzendu ditu. Tarte horretan, eta lanak egin bitartean, Patxi Cobok Museoko espazioaren barrualdea nahiz kanpoaldea interpretatu zuen mila eta bostehun argazki baino gehiagoren bitartez. Argazki horiek guztiek, beraz, modernizazio prozesu horren memoria osoa osatzen dute. Cobok batez ere bi parametro erabili ditu lana egiteko: lekuen errepikapena (argazkilariaren hitzetan, "argi geratzen da denboraren kontzientzia") eta koloretako nahiz zuri-beltzeko argazkien arteko uztardura. Museoa berriro zabaldu zenetik urtebete igaro denean, Museoa, eraldatutako espazioa erakusketan formatu handiko berrogeita hamarretik gora argazki bildu ditugu, guztiak ere Museoko lanen jarraipena eta eraldaketaren erregistroa egiteko lanetik aukeratutakoak.