Erakusketa: Kitaj. Hispanista baten erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2004-05-31 • 2004-08-02

Kitaj. Hispanista baten erretratua

1. Solairua - Arte Garaikidea

Kitaj (Cleveland, 1932) “Londongo Eskolako” pintore garrantzitsuenetako bat da, Francis Bacon, Lucien Freud edo Frank Auerbach-ekin batera. Bilboko Arte Eder Museoak ekoiztutako erakusketan pintoreak Espainiarekin (bereziki, Kataluniarekin) izan zuen harremana lantzen da; hain zuzen ere, 1953az geroztik Katalunian sarri egiten zituen egonaldien ondorioz hango historiaz eta kulturaz interesa agertzen hasi zenetik aurrera izan zuen harremana. Erakusketan hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eginiko hogei bat lan erakusten dira -katalogoan Kitajek berak parte hartzen du- eta abiapuntu La hispanista (Nissa Torrents) (1977-78) museoak 2002an eskuratu zuen mihisea dago. Pintoreak, lan enblematiko horretan, Nissa Torrents bere laguna margotu zuen; hispanista nabarmena eta Londongo Unibertsitateko irakaslea zen Nissa Torrents.

Babeslea: