Erakusketa: Ingres-etik Cézanne-era - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2004-06-28 • 2004-09-19

Ingres-etik Cézanne-era

XIX. mendea Petit Palais-aren bilduman

BBK Aretoa

 

Pariseko arte eder museoa -museo hori Petit Palais moduan ezagunagoa da- bere instalazioetan erreformak egiten ari da eta, hori dela eta, museoaren bilduma inportantetik lan-sorta handi bat (margoak, eskulturak eta marrazkiak) maileguz -salbuespen gisa- eskuratu ahal izan da. Lan-sorta horrek XIX. mendeko pintura eta eskultura frantsesen panoramika zabal bat osatzen du, garai hartako pintore eta eskultore aipagarrienen lanak erakutsiz.

Hauek dira, besteak beste, Ingres-etik Cézanne-era arte. XIX. mendea Petit Palais-aren bilduman izeneko erakusketan ikusgai dauden artista apartak: Ingres, Delacroix, Courbet, Daumier, Manet, Ribot, Bonnat, Degas, Claudel, Rodin, Carpeaux, Bonnard, Corot, Pubis de Chavannes, Carrière, Renoir eta Cézanne. Artista horiek guztiak, kronologiak ez ezik, giza gorputza (erretratuak eta figurak) irudikatzeko azaldu zuten interesak ere lotzen ditu. Mutur batean Ingres-en zehaztasuna dugu eta beste muturrean Cézanne-ren irudi deseginak, argiaren eta kolorearen bidez, eta bataren eta bestearen artean erakusketak ikusleari azalduko dio XIX. mendeko arte frantsesaren aberastasuna.

Babeslea: