Erakusketa: Espainiar erretratua Pradon - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Amaituta

2007-03-05 • 2007-05-20

Espainiar erretratua Pradon

Grecotik Goyara

BBK Aretoa

Prado Museoak erretratuaren generoari eskainitako fondorik garrantzitsuenetakoa dauka. Bertan daude El Greco, Morales, Sánchez Coello, Pantoja de la Cruz, Carreño de Miranda, Velázquez, Murillo, Claudio Coello, Paret, Luca Giordano, Mengs edo Goya, beste askoren artean. Erakusketarako aukeratutako hirurogeita bi pinturek (XVI eta XVIII. mendeen arteko hogeita hamasei artistarenak) hiru mendetan zehar generoak izan duen garapena eta tipologia desberdinak erakusten dituzte.
Gainera, erakusketa hau osatzeko, BBKren Kultur Aretoan (Elkano 20, Bilbao) beste bat egingo da: Espainiar erretratua Pradon. Goyatik Sorollara. Erakusketa hori generoak XIX. mendean zehar izandako bilakaerari buruzkoa izango da.

Babeslea: