Erakusketa: Ahari - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra gonbidatua

Amaituta

2004-09-24 • 2004-11-14

Ahari

12 Aretoa

Francisco de Zurbaranek (Fuente de Cantos, Badajoz, 1598 - Madril, 1664) 1632an sinatutako eta datatutako lan honetan sintetizatzen dira haren pinturaren alderik esanguratsuenak. Errealismo zaletasuna zuen, estetika naturalistaren barruan, teknika zehatza erabiltzen zuen, konposizio xaloak egiten zituen, eta jatorri tenebristako argiztapena elementu dramatiko bezala erabiltzen zuen. Ezaugarri horiengatik Espainiako Urrezko Mendeko pintura arloko pertsonaia artistiko handienetakoa izatera iritsi zen. Zurbaran maisua izan zen ezbairik gabe zuriaren ñabardura desberdinak adierazten -zerbaitegatik izan zen kartusiarren abitu zurien margolari behinena- eta objektuen kualitate materikoak transmititzen, paleta sendoa eta estudiatutako argiztapena erabiliz, margolan honetan irudikatutako animalian azaltzen den legez.

Atzealde ilunaren gainean ezkerretik datorren argi-izpi indartsuak nabarmenduta, ahariko edo ahari bat ageri da, hankak lotuta dituela, petril gris baten gainean. Errealismo ikaragarria du eta horrek pentsaarazten digu Extremadurako maisuak irudia naturaletik zuzenean hartuko zuela. Zurbaranek bere estibaren heldutasunean margotutako lan honek arrakasta izan zuen bere bezeroen artean, behin baino gehiagotan, izan ere, aldaera handirik ez duten beste bost bertsio ezagutzen dira. Batzuetan, buruaren bueltako argi-koroa edo idazkun sakroak bezalako elementuek indartu egiten dute lanaren irakurketa erlijiosoa, eta Agnus Dei-ren kristau ikonografiara garamatza zuzenean. Bestetzuetan, lotura argiagoa da natura hilaren edo hildako naturaren jeneroarekin, nahiz eta konnotazio erlijiosoa izaten jarraitu. Horrela, bada, eta hemen gertatzen den moduan, bi jenero (natura hila eta pintura erlijiosoa) batean biltzen direla dirudi.

Lanaren arrastorikez zen izan denbora luzean. Gaur egun, Bartzelonako Plandiura bildumarena da eta ez da jendaurrean egon, joan zen mendeko 30. hamarkadan erosi zutenez geroztik. Jabeek utzi digutelako dugu aukera orain gure Museoan erakusgai jartzeko, kontuz errestauratu eta xehetasunez aztertu ondoren. Horrek guztiak areagotzen du Gonbidatutako Obra Programaren barruan, eta Museoko Zurbaranen beste lan batzuekin batera, aurkezteko interesa.

Babeslea: