Zinema eta Zientzia VI  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023-01-14 • 2023-03-25

Zinema eta Zientzia VI 

Euskadiko Filmategia / Filmoteca Vasca

Filmoteca

Zinema eta Zientzia VI

Fisika eta kimika gara

"Fisika eta kimika gara", pentsatzen zuen Severo Ochoa Nobel Sari asturiar ospetsuak. Esaldia zertxobait luzeagoa zen, baina: "Maitasuna fisika eta kimika da… Baina oso fisika eta kimika sofistikatuak, e? Horixe garela uste dut, eta besterik ez: fisika eta kimika". Bada oso zabalduta dagoen sinesmen faltsu bat, automatikoki zientzia eta maitasuna kontrajartzen dituena. Hala ere, biokimikari asturiarrak errefrau egoki batean laburbiltzen du bi eremuak, hau da, zientifikoa eta emozionala, elkarrekin lotuta daudela. Maitasuna, giza adierazpen handienetako bat, zuzenean lotuta dago zientziarekin ere.

Zinema eta Zientziaren ziklo honen seigarren edizioan (beti bezala, Donostia International Physics Centerren [DIPC] eta Donostiako Zinemaldiaren eskutik) asko hitz egingo dugu maitasunaz. Eta zientziaz. Zientziarekiko maitasunaz, baina baita bestearekiko maitasunaz ere. Maitasun fisikoa eta maitasun espirituala. Erlijioaz eta sinesmenez. Eta galerez, nostalgiaz eta minaz. Oso gizatiarrak diren gauzez. Nahi gabe, eta beharbada bizitzea egokitu zaigun errealitate nahasi eta ilunagatik, maitasuna ildo nagusi gisa sartu, eta horrek pelikulaz pelikula salto eginarazten digu. Helburu horren bilaketan, zientzialarien ekarpen ordainezina izango dugu, beti bezala, horiek zikloko Aurkezpenak eta solasaldiak aberastuko baitituzte beren jakintzarekin eta gizatasunarekin.

Aurrekoetan bezala, menua gure geografiako bost puntutan dastatu ahal izango da: Donostian (Tabakalera), Bilbon (UPV/EHUko Bizkaia Aretoa), Gasteizen (Artium), Iruñean (Golem Baiona) eta Donibane Lohizunen (Cinéma Le Sélect). Eta beti DIPCk gonbidatutako zientzialarien eskutik. Zientzia maite dugulako. Zinema maite dugulako.

Filmoteca

Prezioak (saio bakoitzeko)

Orokorra: 3,5 €
Museoaren Lagunak: 2 €
25 urtetik beherakoak: Doan
Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Lekua eta ordua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Bilbao). Auditorio Mitxelena
Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbao
19:00

Laburdurak

JB = Jatorrizko bertsioa
JBGA = Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
JBEA = Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
JBENA = Jatorrizko bertsioa ingeleseko azpitituluekin

Zikloaren programa

Descargatu

Laguntzaile:

2023|01|14

Der name der rose

Alemania, Frantzia, Italia. 1986 | 131′ - JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Jean-Jacques Annaud, Ekoizpena: Constantin Films, Cristaldifilm, Les Films Ariane, ZDF, RAI, France 3 Cinéma, Gidoia: Andrew Birkin, Gérard Brach, Fotografia: Tonino Delli Colli, Musika : James Horner, Aktoreak : Sean Connery, Christian Slater, Helmut Qualtinger, Elya Baskin

Sinopsia

XIV. mendea da. Monje frantziskotar bat eta bere ikastuna abade-etxe batera joango dira, mutil gazte baten heriotza misteriotsua ikertzera eta argitzera. Beren egonaldian, hilketa bat izan dela susmatuko dute. Beldurrak abade-etxe osoa hartuko du hildako gehiago agertu ahala, eta monjeak egia aurkitzen saiatuko dira.

Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike

2023|01|28

Soylent green

AEB 1973 | 97'- JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Richard Fleischer, Ekoizpena: Metro Goldwyn Mayer, Gidoia: Stanley R. Greenberg (Libre: Harry Harrison), Fotografia: Richard H. Kline, Musika : Fred Myrow, Aktoreak : Charlton Heston, Edward G. Robinson, Leigh Taylor-Young

Sinopsia

2022. urtea da, eta New York pilaketa- eta kutsadura-egoera jasanezinean dago. Janaria-eskasiak eraginda, Soylent eta beste enpresa handi batzuk elikagai sintetikoak ekoizten hasiko dira herritarren eskaerari erantzuteko. Orduan, New Yorkeko eliteko kide bat hilko dute, eta Frank Thorn polizia kasua ikertzera bidaliko dute.

Aurkezpena: Marta Olazabal

Erosi sarrerak

2023|02|04

Inherit the wind

AEB 1960 | 127′ - JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Stanley Kramer, Ekoizpena: United Artits, Stanley Kramer Productions, Gidoia: Harold Jacob Smith, Nedrick Young (Libre: Jerome Lawrence, Robert E. Lee), Fotografia: Ernest Laszlo, Musika : Ernest Gold, Aktoreak : Spencer Tracy, Fredic March, Gene Kelly, Florence Eldridge

Sinopsia

1920ko hamarkadan, Tennesseeko irakasle bat epaituko dute Butler Legea urratzeagatik, ikastetxe publikoetako irakasleei kreazionismoaren ordez eboluzioa irakastea debekatzen zien legea. Nazioko abokatu nagusietako bi aurrez aurre jarriko dira, publikoaren eta komunikabideen arreta izugarri erakarri dituen epaiketan.

Aurkezpena: Montse Hervella

Erosi sarrerak

2023|02|11

Madame Curie

AEB, 1943 | 124′ - JBGAU

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Euskara

Zuzendaritza: Mervyn LeRoy, Ekoizpena: Metro Goldwyn Mayer, Gidoia: Paul Osborn, Hans Ramaue (Libro: Eve Curie), Fotografia: Joseph Ruttenberg, Musika : Herbert Stothart, Aktoreak : Greer Garson, Walter Pidgeon, Henry Travers;

Sinopsia

Marie fisika-ikaslea Sorbonan ikasten ari da, 1890eko Parisen. Bere gaitasunen inguruko eszeptizismoari aurre eginez, azkenean plaza bat lortuko du ikertzaile gisa, Pierre Curieren laborategian. Biak bilaketa partekatu batean murgilduko dira, eta elementu kimiko berri bat aterako dute arroka mota jakin batetik: erradioa.

Aurkezpena: Nerea Zabala

Erosi sarrerak

2023|02|18

Dr. Strangelove: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb

Erresuma Batua, 1964 | 93′ JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Euskara

Zuzendaritza: Stanley Kubrick, Ekoizpena: Columbia Pictures, Hawk Films, Gidoia: Stanley Kubrick, Terry Southern, Peter George (Libro: Peter George), Fotografia: Gilbert Taylor, Musika : Laurie Johnson, Vera Lynn, Aktoreak : Peter Bull, Peter Sellers, George C. Scott, Keenan Wynn, Slim Pickens

Sinopsia

Pertsona desegokiak botoi desegokia sakatuz gero gerta litekeenari buruzko filma. Jack Ripper AEBko Aire Armadako jenerala erabat zoratuko da, eta SESB suntsitzera bidaliko ditu bere bonbardaketa-hegazkinak: ziur dago komunistak azpijokoan dabiltzala, estatubatuarren "gorputz-fluido preziatuak" kutsatzeko.

Aurkezpena: Fernando Cossío

Erosi sarrerak

2023|02|25

Fire of love

AEB, 2022 | 93′ JBGAU

Hizkuntza: Ingelesa - Frantzesa, Azpitituluak: Euskara

Zuzendaritza: Sara Dosa, Ekoizpena: Sanbox Films, Gidoia: Shane Boris, Erin Casper, Jocelyne Chaput, Sara Dosa, Fotografia: Pablo Álvarez-Mesa, Musika : Nicolás Godin.

Sinopsia

Katiak eta Maurice Krafftek bi gauza maite zituzten: sumendiak eta batak bestea. Bolkanologo frantses bikote honek bi hamarkada igaro zituen sumendi aktiboak aztertzen eta dokumentatzen. Inoiz ikusi ez diren sumendi-erupzioen barruko irudiekin, maitasun-istorio intimo bat planteatzen da, Lurraren eta lurreko fenomenoen handitasunean.

Aurkezpena: Janire Prudencio

Erosi sarrerak

2023|03|04

Philadelphia

AEB, 1993 | 125′ JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Jonathan Demme, Ekoizpena: TriStar Pictures, Clinica Estético Productions, Gidoia: Ron Nyswaner, Fotografia: Tak Fujimoto, Musika : Howard Shore, Aktoreak : Tom Hanks, Denzel Washington, Antonio Banderas, Mary Steenburgen

Sinopsia

Andrew Beckett abokatua kaleratu egingo dute bere nagusiek HIESa duela jakiten dutenean. Andrew bere enpresaren aurka salaketa bat jartzeko prest dagoen norbait bilatzen hasiko da, bidegabe kaleratu dutelako. Joe Millerrek kasua onartuko du, bere aurreiritziei aurre eginez eta berak jasan duen diskriminazioan oinarrituz

Aurkezpena: Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui y Carmen Garde Orbaiz

2023|03|11

Bram Stoker's Dracula

EE.UU., 1992 | 130′ JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Francis Ford Coppola, Ekoizpena: Columbia Pictures, American Zoetrope, Osiris Films, Gidoia: James V. Hart (Libro: Bram Stoker), Fotografia: Michael Ballhaus, Musika : Wojciech Kilar, Aktoreak : Gary Oldman, Winona Ryder, Anthony Hopkins, Keanu Reeves

Sinopsia

1890ean, abokatu gazte bat Transilvaniako gaztelu galdu batera joango da, eta Drakula kondea ezagutuko du. Abokatu gazteak emakume baten argazkia erakutsiko dio eta, guztiz liluratuta, kondeak Londresera bidaiatuko du emakume hori ezagutzeko asmoz. Londresera iristean, emakumea konkistatzen eta liluratzen saiatuko da.

Aurkezpena: Igor Campillo

2023|03|18

A beautiful mind

EE.UU., 2001 | 135′ JBGA

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Gaztelera

Zuzendaritza: Ron Howard, Ekoizpena: DeamWorks SKG, Universal Pictures, Imagine Entertainment, Gidoia: Akiva Goldsman (Libro: Sylvia Nasar), Fotografia: Roger Deadkins, Musika : James Horner, Aktoreak : Russel Crowe, Ed Harris, Jennifer Connelly, Paul Bettany, Adam Goldberg

Sinopsia

John Forbes Nash Jr. jaunak denetik bizitu du: fama gorena eta hondamena. Matematikari handi honek sekulako aurkikuntza egin zuen bere karreraren hasieran, eta nazioarteko aintzatespena lortu zuen. Baina Nash dotore eta harroa norbere buruaren aurkikuntza-bidaia mingarri eta lazgarrian murgilduko da laster.

Aurkezpena: Paula Gordaliza

2023|03|25

Jaws
(Marrazoa)

EE.UU., 1975 | 124′ JBGAU

Hizkuntza: Ingelesa, Azpitituluak: Euskara

Zuzendaritza: Steven Spielberg, Ekoizpena: Zanuck|Brown, Universal Studios, Gidoia: Peter Benchley, Carl Gottlieb (Libro: Peter Benchley), Fotografia: Bill Butler, Musika : John Williams, Aktoreak : Roy Scheider, Robert Shaw, Richard Dreyfus, Lorraine Gary, Murray Hamilton

Sinopsia

Marrazo zuri erraldoi batek Estatu Batuetako kostaldeko herrixka bat mehatxatuko du. Bainua hartzen ari den neska gazte bati eraso egin eta hura hil ondoren, gizon talde bat marrazoa harrapatzeko prest agertuko da. Poliziaburu bat, ozeanografo bat eta eskarmentu handiko marrazo-ehiztari bat elkartuko dira komunitatea izutzen ari diren erasoei amaiera emateko.

Aurkezpena: Juan Ignacio Pérez Iglesias